Sonakay
Sonakay 2009.urtean jaio zen Donostiako Jazz Altxerri aretoan, Nazioarteko Ijituen Herriaren Egunean eskainitako kontzertuaren ondoren.
Esperientzia handi musikariez osatuta, euskaldun zein ijitu erro sendoen taldeak, bi kulturen fusien bidezko euskal historiako altxor ederren bertsioak egiten hasi zen 2015ean: flamenkoa eta euskara, bat eginez.
Jonatan Camacho “Jony” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa), dira Donostiako taldeko kideak gaur egun. Beraien proiektu originalari esker, orain dela gutxi Mediaset-eko “Got Talent España 2018” programan parte hartzera gonbidatuak izan ziren. Publikoa zein epaimahaia aho zabalik utzi zituzten Mikel Laboaren “Txoria txori” beraien bertsioarekin eta, berez, kastingean parte hartu zuten 40.000 pertsonen artean, Sonakay lehendabiziko 10en artean kokatu zen, finalisten artean.
Harez geroztik, Sonakayren arrakasta izugarria izan da eta kontzertu ugari eskaini ditu, bai boskotean, baita bestelako formazio batekin ere, dantzari zein txalapartariarekin batera. Gainera, Mutrikuko AME estudioetan beraien lehen diska grabatu berri dute. Bertan, Laboaren “Txoria txori” bertsioa jaso dute, baina baita ere abesti propioak. Guztira, zazpi abesti grabatu dituzte.
Flamenkoa euskaraz. Mota guztietako publikoa liluratuta utzi duen proiektua eta, horregatik, beraien lehen diskaren izena “Sonakay denontzat” izango da. Diskoa, irailaren lehen astean kaleratuko da.
Sonakay denontzat!