SONAKAY taldeak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio

2018ko Ekainak 11

“Got Talent 2018” telebistako programan ezagutaraztera eman zen Sonakay euskal ijitu taldeak, Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. Urtero bezala, udalaren terrazan jaialdiari hasiera emango dion ekitaldia ospatuko da eta, bertan, abuztuaren 11an, Sonaky taldeak “Artillero” abestuko du. Orain arte, Aihoa Arteta, Errealeko jokalariak, Coro Easoko kideak, etabar bezalako garrantzi handiko pertsonaiek hartu dute parte. Kasu honetan, Sonakay taldearen parte hartzeak, ukitu ezberdin eta alaia emango dio jaialdiaren hasierari eta Donostiaren argazki berezia ere sortaraziko du: dibertsitatearen aldekoa eta multikulturala.

Ekitaldi horrek, ekintzez beteriko asteari hasiera emango dio. Gainera, egun horretan bertan, Sonakay taldeak berak sorpresaz beteriko kontzertua eskainiko du gaueko 23:30etan Boulevardeko Kioskoan. Bertan, Sonaky-eko taldekieek beraien abesti ezagunenak abestuko dituzte, bestak beste, Mikel Laboaren “Txoria txori” abestiaren beraien bertsio flamenkoa, Benito Lertxundiren “Loretxoa” eta Urkoren “Lehenengo ikasgaia”.

Sonakay Denontzat

Jonatan Camacho “Jony” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa) dira Donostiako taldeko kideak gaur egun eta laster kaleratuko duten beraien lehen diskoaren izena “Sonakay Denontzat” izango da.

 

Partaide egin

Sonakay beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados