Alaia, hunkigarria, lirikoa eta beti ere oso dotorea. Horrelakoa da Ludovico Einaudiren musika eta berak interpretazteko duen modua, azkeneko bi hamarkadetan izugarri hazi den mota guztietako publikoa erakarri du. Ludovicok musika zerrenden lehen postuetan kokatu diren diskak argitaratu ditu, munu osoko areto garrantzitsuenetan kontzertuak eskaini eta sarrerak agortu ditu, sarituak izan diren hainbat soinu-banda sortu ditu eta audientzien inkestetek etengabe lehen postuan kokatzen dute, Interneteko fenomenoan bihurtuz. Beste inorrek ez duen alkimia musikala dauka Ludovicok, musika klasikoa, rock-a, musika elektronikoa eta munduko musikaren elementu ugari dituena. Hori guztiari esker, gaur egun, munduko konpositoreen artean famatuena da Einaudi eta, ziur aski, maitatuena.

Ludovico Turinen, Italian, jaio zen eta Luciano Beriorekin bere ikasketak jarraitu baino lehen, Milango Konserbatorian musikagile zein pianojole klasikoaren hezkuntza jaso zuen. Bere karrera, hainbat erakunde ospetsuek egindako zenbait enkarguekin hasi zen, besteak beste, Estatu Batuetako Tanglewood-eko Fasteibala, Pariseko IRCAM eta, orain dela gutxi, Pekineko Arte Interpretatiboen Egoitza Nagusiak egindako gonbitea, Baina Ludovicok, antzaz sekulako karrera klasikoa ematen zuena albo batera utzi zuen, bere ibilbide musikal propia eraikitzeko asmoz.

 Estrategia arriskutsua izan zen, baina berehala bere ordainsaria izan zuena: 1997an, BBC Irratiak Stanze, Ludovicoren arpa elektrikorako suite-a, igorri zuenean, entzuleek zentralita kolapsatu zuten. Zerbait antzekoa gertatu zen Le onde-rekin (1998), berak interpretatutako bakarkako pianorako zikloa. Entzuleek martxan jarri zuten kanpaina handiak, Ludovicoren karrerarako sekulako bultzada izan zen eta Classic FMko zerrendetako lehen postuetan eguneroko presentzia izan zuen luzez.  Bere jarraitzaileen aktibitateak, Internet eta sare sozialen etorrerarekin bikoiztu zena, bere audientziarekin harreman zuzena eta oso estua izateko aukera eman dio Ludovicori.

Le onderi esker, Ludovicok zinema zein telebistarako musika egiten hasi zen eta harez geroztik, sarituak izan diren soinu-bandak sortu ditu, Doctor Zhivago (2002) eta Sotto falso nome(2004) arrakastak bezala, beste batzuen artean.

2011.urtean, Olivier Nakache eta Eric Soledano-ren Intouchables filman bere musika erabili zuten baita ere. Pelikula hori, 2011ko ekimen kultural gisa aukeratuta izan zen Frantzian eta Akademia Sarien 85. edizioan parte hartu du.

Le onde-ren inpaktuaren ondoren, Ludovicok experimentazioz beteriko hainbat diska kaleratu zituen:  Eden Roc (1999), I giorni (2001) eta Echoes: The Einaudi Collection (2003). Azken honekin, 100.000 kopia baino gehiago saldu zituen.

Ludovicoren arrakasta handitu zen einean, bere agenda ere kontzertuz betetzen hasi zen eta hauek, bere bizitzaren alderdi oso garrantzitsuan bihurtu ziren. Gainera, berehala bi album berri kalerati zituen: Diario Mali (2005), Ballaké Sissoko-rekin kolaborazioa eta Milanen grabatutako bere lehen zuzeneko diska: La Scala Concert 03.03.03 (2003).

 Una mattina (2004) –ren argitalpenak, “primizia” berrien etorrera suposatu zuen. Besteak beste, Ludovicoren aurkezpen diska izan zen Universal diska etxe garrantzitsuarekin eta, gaur egun arte egindako diskarik klasikoenean  bihurtu zen. Pianorako soilik idatzita, Erresuma Batuko diska klasikoen zerrendako lehen postuan kokatu zen eta Inglaterratik bere lehen bira suposatu zuen, sarrera guztiak agortuz.

Erresuma Batuko zein Europa osoan konpositore arrakastatsuenean behin bihurtuta, Ludovicoren arrakasta bere herrialdean ere hazi zen eta 2005eko maiatzaren 26an, Italiako Errepublikak bere domina garrantzitsuena eman zion Ludovicori: “Ordine al Merito della Repubblica Italiana” ( “OMRI”).

Testuingurua, beraz, oso egokia zen Divenire (2007) argitaratzeko, gaur egun arte bere diska arrakastatsuetan eta komertzialena. Divenire diskak Ludovicoren karreran eragin handia izan duten alderdi musikal ugari jasotzen zituen eta Liverpooleko real Orkesta Filarmonikoaren laguntzaz zein efekto digital ugariekin handitu egiten zituen. Bere argitalpena izugarrizko fenomenoan bilakatu zen, Europa guztiko zerrenda klasikoetan buru izanik eta italiar pop zerrendak hautsiz. 300.000 diska baino gehiago saldu ondoren eta BRIT sarietan Urteko Diskarik hoberena bezala izendapena jaso ondoren, Ludovico ordurarte egindako bira handienean murgildu zen eta laurogei kontzertu eskaini zituen Europa osoan. Horietako bat bere zuzeneko bigarren diskarako grabatu zen Live in Berlin (2008) eta bira, Londreseko Royal Albert Hall-en ospatutako kontzertu politarekin amaitu zen.

Mundu osoko publikoa bere kontzertuak erreklamatuz, Ludovico etengabe biran zegoen musikarian bihurtu zen, India, Japon eta Estatu Batuetan bezalako herrialdeetan kontzertuak eskainiz publiko berrien aurrean. Orduan, Robert Lippokékin kolaboratzen hasi zen, “To Rococo Rot” zeneko taldearen kidearkin. Harreman honen emaitzak 2009an argitaratutako bi disketan jaso ziren; batean Ludovico “taldeko kidea” bezala agertuz eta, bestean, bakarkako artista gisa. Lehendabizikoa Cloudland (2009) izan zen eta, bestalde, Nightbook (2009), Ludovicoren bakarkako zazpigarren diskak, kontraste apala suposatu zuen. Ludovicok “Ilargiaren alde iluna” deitzen dio eta, nahiz eta erronka garrantzitsua izan, publikoak berehala jarri zuen Ludovico zerrendetako lehen postuetan lan honekin.

Nightbook musika biraren ondorioz,  Einaudik The Royal Albert Hall Concert (2010) argitaratu zuen, CD bikoitza eta DVD bat Ludovicok Londreseko areto izugarri horretan  2012ean eskainitako kontzertua jasotzen zuena. Bertan, bere botere kreatiboen gailurrean dagoen konpositore zein interprete bat ikus dezakegu.

2010 eta 2011ean, Pugliako La Notte della Taranta Festibaleko ”Concertone” zuzentzera gonbidatua izan zen, non ehun mila pertsona baino gehiago gau osoa dantzan egon ziren. Honen ondoren, arrakasta izugarrizko bira eskaini zuen, Londreseko Barbican Center-en bi kontzertu barne, sarrera guztiekin agortutak.

2011ean, abesti berri batzuk ere dituen Island kolekzioak, arrakasta itzela izan zuen. Urte horretako biran, Asian ere kontzertuak eskaini zituen eta sarrera guztiak agortu zituen Japonen, Tailandian, Vietnamen eta Chinan, bi aldiz.

In a Time Lapse Veronako monasterio batetan 2012ko urrian grabatutako Cda, 2013an argitaratu zen eta, berriz ere, sekulako arrakasta izan zuen.

Elements izenekoa da bere azken lana. 2015eko urriaren 16an argitaratu zen Night single zein bidekliparekin eta, harez geroztik, arrakasta goruntz joan da. Lan honek ibilbide berria suposatzen du, Ludovicoren inguruan ezaguna eta ezezagunaren arteko mugak , hain zuzen ere.

 

 

También te pueden interesar