Carmo Rebelo de Andrade, Teresa Siquiera fadistaren alaba, Lisboatarra da jaiotzez. Bere gurasoek fado tertuliak antolatzen zituzten etxean, Lucília do Carmo, Fernando Murício eta  Amália Rodrigues modukoen diskak entzuten zituen lekuan hain zuzen ere. Lisboako Koliseoan hasi zen jendaurrean abesten. “Taverna do Embuçado en Alfama”n, aldizka abesteari ekin zion eta hemen bere amaz gain, Beatriz da Conceição, Fernanda Maria, Alcindo Carvalho, Paquito, Fontes Rocha bezalako irakasleak izan zituen, fadoaren benetako esentziaren oroimen biziak alegia.

Unibertsitatea amaitu eta bere bizitzaren zati eder bat fadoaren bitartez igaroko zelaz antzeman zuenean, urtebetez munduan zehar bidaiatu zuen India, Camboya, Peru eta Timorren gizaldeko ekintzetan parte hartuz.

Lisboara itzuli zenean, “Mesa de Frades” jatetxean aldizka abesteari ekin zion. Aurki hasi zen  tokiko eszenatoki zein nazionaletan jarduteko eskaerak jasotzen, eta gainera, sari ugari jaso dituen Carlos Sauraren “Fados” filmean izan zuen parte-hartzea azpimarragarria izan zen.

2009an, “Fado”, fadoaren munduan azken dekadan izan den errebelazio nagusia eta bere lehen albuna, editatu zuen. Azkar batean nazio eta espainia mailan 70 saio gauzatzera eramango zuen diska platinoa lortuz (Time Out, 2009ko maiatzak 27). “Songlines” aldizkari britaniarrak, 2011ko hamar albun onenetarikoen artean izendatu zuen.

Bere belaunaldiko ikur gisa ikusirik, 2011n “Youth on the Move” programaren enbaxadore portugaldar izendatua izan zen. Urte berean,  Dinamarkan, Womexeko (World Music Expoko) eszenatoki nagusira, Erresuma Batuetara, Frantziara (Théâtre de la Ville), Holandara, Mozanbikera eta Espainiara eraman zuen karrera internazionalaren hasiera izan zen. Pablo Alboranekin grabatu zuen “Perdóname”ri esker, espainiako musikaren zerrendetan top 1 postua lostu zuen lehen artista portugaldarra izan zen.

2012an hainbat top internazionaletan gailendu eta Portugaleko salmentetan lehen postura iritsi zen “Alma” deituriko bere bigarren albuna atera zuen. Urte bukaeran,  Portugalen eta atzerrian 80 kontzertu  baino gehiago gauzatu ondoren, Carminhok bere ametsa bete zuen Milton Nacimiento, Chico Buarque eta Nana Caymmirekin grabatuz. Grabaketa honen emaitza, hiru kanta berriz hornituriko “Alma”ren edizio berria izan zen. 2013. urtean, Redifeko Ihauterien irekitzean eginiko emanaldiaren eta sarrerak amaitzerainoko herrialdean gauzaturiko kontzertuei esker Carminhok ospe handia lortu zuen Brasilen. Horrez gain, urte hartan bere ahotsa Israel, Letonia, Alemania, Luxemburgo, Turbia, Angola, Espainia, Bélgica, Erresuma Batua edo Frantzia bezelako herrialdeetara eramateko aukera izan zuen.

2014 bukaeran “Canto” argitaratu zuen, portugaleko musika tradizionala biltzen duen eta fadoa baina gehiago duen albuna. Proiektu honetan Marisa Monte, Carlinhos Brown, Javier Limón, Antonio Serrano eta Caetano Velosoren moduko artista nabariek parte hartu dute besteak beste.

2016an, munduko musikagile handienetarikoaren ahaide baten gonbidapenaren ostean, “Carminho canta a Tom Jobim” grabatu zuen, Tomek bere azken hamar urteetan alboan eduki zituen musikarien eta Marisa Monte, Chico Buarque eta María Bethaniaren partaidetzarekin. “Carminho canta a Tom Jobim” diskarekin, platinoa lortu eta Urrezko globoetan intereprete onenaren sariarekin saritua izan zen.

Gaur egun, Carminhok “Canto” eta “Carminho canta a Tom Jobim” lanekin munduko biran jarraitzen du, bere talentu, ahots eta fadoa munduko zoko guztietara eramanez.

 

También te pueden interesar