Achinoam Nini, NOA, Israelgo artistarik ospetsuena da. Tel-Aviven jaio zen 1969.urtean, baina bi urte besterik ez zituela, Nueva Yorkera joan zen bizitzera. 17 urtekin, Israelera bueltatu zen. Rimon School eskolan musika ikasi zuen eta han Gil Dor bere laguna eta lankidea ezagutu zuen. Biek batera Israelen izugarrizko arrakasta izan zuten lau diska idatzi eta kaleratu zituzten, baita nazioarte mailan oso ezagunak diren beste lau: “Noa”, “Calling”, “Blue Touches Blue” eta “Now”.
NOAren influentzia gehienak 60. hamarkadako abeslarietatik datoz, Paul Simon, Joni Mitchell eta Leonard Cohenetik, besteak beste. Sentsibilitate musikal eta liriko horiek, Noaren yemenria erroekin eta Gil Doren aurreko esperientziarekin batera (jazz, musika klasiokoa zein rock munduan), Noa-Gil bikotea bakarra izatea eragin dute.
NOAk kontzertu ugari eskaini ditu munduan zehar, kritikaren oneritziarekin. Besteak beste, garrantzi handiko hauek bezalako oholtzen gainean egoteko aukera izan du: Nueva Yorkeko Carnegie Hall eta Avery Fisher Hall, Pariseko Oympia, san Franciscoko Zellerbach Auditorium, Chicagoko Ravinia Festibala, Montreaux-eko Jazz FESTIBALA, Suizako Paleo Music, Holandako Jazz North Sea Festibala, Estokolmoko Water festibala…
Bakearen aldeko borrokalari sutsua, beste erligio zein kulturekiko bere gertutasuna azaltzen du bere partaidetzarekin ekitaldi ezberdinetan: Marokotik bira bat egiteko gonbidatuta izan zen lehendabiziko artista izan zen, Vaticanon kontzertu ugari eskaini ditu eta palestiar zein Arabiako beste musikarekin batear ere abestu ohi du, Khaled argeliarrarekin batesar, adibidez.
Artistek bakearen aldeko borrokan egiten duen lanagatik, bere garaian NOA “World Economin Forum”-ean “Crystal Award” saria jaso zuen Davosen, Suizan, non palestiarrekin batera kontzertu ugari eskaini ditu eta Ekialde Urbileko bakearekin harremana duten ekitaldi askotan parte hartu du. Bill Clinto, Ehud Barak eta Yasser Arafaten aurrean ere kontzertua eskaini zuen, Osloko bake hitzarmenaren urteurrenean. 1995.urtean, berriz, Tell aviven ospatu zen bakearen aldeko rally-an parte hartu zuen. Yitchak Rabin hil zuten egun berean, minutu batzuk lehenago, Noak 50.000 petronen aurrean abestu zuen.
Noak eta Gil Israelgo Orkesta Filarmonikoarekin batera kontzertu ugari eskaini dituzte, Zubin Mehta bezalako zuzendari handien zuzendaritzapean. Sting eta Stevie Wonder bezalako nazioarteko artistekin, besteak beste, ere lan egin du Noak.
2001.urtean bere lehen umea izan zuen Noak, Ayehli. Urte horretan bertan, Gil Dor eta Yohad Nevo-rekin batera NOW (universal Music) izeneko nazioarteko bere laugarren diska kaleratu zuen. 2003ean NOA GOLD errekopilazio diska argitaratu zuen eta 2044ko abuztuaren 12an, Noak bigarren aldiz ama izan zen: Enéa izeneko neska bat izan zuen.
2003-2006 bitartean, NOA, Gil Dor eta Zohar Fresco (perkusionista izUgarria, lagun ona eta kolaboratzaile musikala urteetan zehar). Stolis String Quartet izeneko hari laukotearekin proiektua jarri zuen martxan. Instrumentu eta estiloen arteko fusio ezberdineko ikuskizunak, agerian utzi zituen Noaren erregistro anitzak eta izugarrizko arrakasta izan zuen Europan, bere kontzertuetarako sarrerak agortuz.
2007.urtean, Noak “Noa sings jazz” zuzenean aurkztu zuen, “jazz standards” ezagunekin, gai zein egile horiei homenaldi bezala.
GENES & JEANS 2008. urtean kaleratu zuen. Erroak eta jeans: tradizioa eta modenitatea, iragana eta orainaldia, bizitza eta Noaren esperientziak. Horiek guztiak bat egiten dute lan horretan, emozio handiko errepertorioan.
2001ean, berriz, NAPOLES aurkztu zen, napolitaniar abestietako proiektua, Noa, Gil Dor, Zohar fresco eta Solis String Quartet-en eskutik. Izan ere, NOA Italiako paisai kulturalaren parte garrantzitsua izan da azkeneko bi hamarkadetan. Kontzertu ugari eskaini ditu Gil Dor-ekin batera, berak betidanik lan egin duen elkarrizketaren aldeko fusio kulturala, Juan Pablo II-aren aurrean abestutako “Ave María”-en bertsio ahaztezina eta aski ezaguna den Roberto Benigniren “La Vita e Bellla” pelikula sarituaren “Beautiful that way” izeneko abestiaren letrak, publiko italiarraren Noarekiko maitasuna sendotu du.
Gaur egun, Noak estudioko bere azken diska aurkezten jarraitzen du: “Love Medicine”. Era berean, irailean kaleratuko duen diska berriaren grabaketa ere egiten ari da. “Bach to the future” izenekoa.