Syntoramak, 1992. urtetik, nazioarteko musikari ugariekin egiten du lan, World Music eta Musika Berrien arloetan batez ere. Guztiak dira artista izugarriak, eta bereaien aberastasuna eta aniztasunaren barruan, kalitate paregabea eta zuzeneko bikaina dute amankomunean. Nazio mailan zein nazioartean aski ezagunak dira guztiak.
Dulce Pontes, Noa, Ludovico Einaudi eta Wim Mertens bezalako artistekin egiten dugu lan, besteak beste, eta emakumeari garrantzi handia ematen diogu artean orokorrean eta musika arloan, zehazki. Era berean, euskal musikari zein talde askoren ordezkaritza osoaz arduratzen gara. Horien artean, Juan Mari Beltran, Jean Mixel Bedaxagar, Igelaren Banda, Alos Quartet, Mikel Azpiroz eta Sonakay, esaterako, eta baita ZUHAINPEKO SOINUAK izeneko gure ikuskizunaz.