Sonakay taldea soinu berriarekin bueltan da, “Suerte” izeneko hirugarren estudioko lanarekin

2022ko Ekainak 8

Sonakay taldeak bere hirugarren estudioko lana kaleratu berri du gaur eta entzungai dago iada plataforma digital guztietan eta saltokietan ere. “Suerte” izena du disko berriak eta Oiartzungo Mecca Recording Studios-en aurkeztu du taldeak, hain zuzen ere, albuma grabatu zuten lekuan.

Aurkezpenean izan dira Sonakay taldeko kideak (Yoni Camacho, David Escudero, David Bernardez eta Jose Luis Jimenez) eta Jaime Stinus diskoaren ekoizle musikala, lan berri honen xehetasun eta lan-prozesuko xehetasun guztiak emateko.

Gaur goizeko prentsaurrekoan Yoni Camacho taldeko abeslariak azaldu duenez, disko hau egin ahal izatea “zorte handia” izan da, eta, horretaz gain, lanaren sormen prozesu guztia “izugarrizko ikaskuntza” izan da taldearentzat: “Diskoan parte hartu duten musikariekin eta Jaime Stinusekin bizitako uneak izan dira prozesu guzti honen altxorrik nagusiena. Egia esan, zalantza momentuak ere izan ditugu, flamenkoak garenoi gure konfort-zonatik ateratzea zaila baita, baina une horietako bakoitzean erabaki zuzen bat egon da”.

Hala, Camachoren arabera, pauso garrantzitsu bat eman du taldeak bere ibilbidean, “soinu berri eta fresko batekin itzuliz, gogoz eta ilusioz beterik”.

Konfort-zonatik kanpo lanean

Jaime Stinus ekoizlea ere bat dator horrekin, izan ere, konfort-zona horretatik ateratzea izan zen musikari, konposatzaile eta ekoizlearen helburua: “Konfort- zonatik ateratzea beti da erronka artista batentzat, eta askotan puntu horretan sortzen da inspirazioa. Kasu honetan, diskoaren izenak dioen bezala, uste dut zortea izan dela”.

Zentzu horretan, Stinusek taldeari proposatutako gauzetako bat izan zen beraien linea musikala birbideratzea orain arte egindako moldaketa latinoak saihestuz, “soul, groove, pop eta rock doinuak zituzten base erritmikoak probatuz”.

Ekoizlearen beste proposamena nazioarteko eta belaunaldiarteko kantu baten bertsio bat egitea izan zen, eta hortik jaio zen “Heroiak”, duela bi aste kaleratutako singlea. David Bowieren “Heroes” abesti ezagunaren euskarazko bertsioa egiten ausartu da taldea, euskarazko hitzak Harkaitz Canoren idazlearenak dira.

“Heroiak” singleaz gain, “Suerte” izeneko disko berriak 8 abesti gehiago daude, eta horien artean aurki dezakegu Luis Eduardo Auteren “Al alba” bertsioa. Kasu honetan ere euskarazko bertsioa egin du taldeak, eta Jon Martin izan da euskarazko hitzak osatu dituena. Kantu originalen artean, Iker Laurobaren “Larumbata” izeneko abestia dago diskoan, beste guztiak taldeko abeslaria den Yoni Camachorenak dira.

Lan berria Oiartzungo Mecca Reccording Studios-en grabatu zen joan den martxoan, eta Jaime Stinus ekoizleaz gain, goi mailako musikarien parte- hartzea izan du taldeak album honetan; hala nola, Iñaki Salvador (pianoa), Karlos Aranzegi (batería), Lutxo Neira (baxua), Luis Moreno ‘Pirata’ (haizeak), Bixente Martinez, Jaime Stinus (gitarrak), Ruben Perez (kongak) eta Lara Mitxelena eta Gema Ines (txalaparta). Diskoaren artea Lierni Aldabek egina da, eta bideoa, bere aldetik, Lara Iturainek egin du.

Euskal taldeak euskaraz eta gazteleraz abesten jarraitzen du lan honetan, baina disko hau nolabait inflexiopuntu bat izango da taldearen ibilbidean saltu kualitatibo handia emanez.

Une honetan taldea buru belarri dabil zuzeneko berriak prestatzen, eta zentzu horretan azpimarratzekoa da konfirmatuta dituztela disko berria aurkezteko emanaldiak Sestaon, Irunen eta Elorrion (ekainaren 26an, abuztuaren 26an eta irailaren 4an). Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultura-aniztasunaren inguruko ekitaldi batera gonbidatu du taldea datorren ekainaren 23rako.

Partaide egin

Sonakay beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados