‘Sonakay eta Lagunak’, azaroaren 6an Donostiako Victoria Eugenian

2021ko Urriak 8

Sonakay talde euskal-flamenkoa ikuskizun berezi batekin dator datorren azaroaren 6rako; izan ere, luxuzko eszenatoki batean, Donostiako Victoria Eugenian, lagunez beterik emanaldi bat eskainiko du boskoteak ‘Sonakay Guztiekin’ diskoa aurkezteko.

Azken lan honetan 14 artisten kolaborazioa izan du taldeak; besteak beste, Ketama, Maria Berasarte, Iñaki Salvador eta Paco Suarez. Eta nola ez, ‘Sonakay eta Lagunak’ ikuskizun honetan ere lagunez inguratuta egongo da boskotea; hain zuzen ere, Iker Lauroba, Omar Sanchez eta Urko musikariak izango dira oholtza gainean egun berezi honetan.

Sorpresaz beteriko du gaua izango da eta sarrerak eskuragarri daude: hemen eros daitezke.

 

Partaide egin

Sonakay beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados