SONAKAY, Errebelazio saria Protagonistak Gipuzkoa 2018

2018ko Azaroak 12

“Sonakay fenomenoa” oraingo honetan sari moduan dator. Euskal flamenko taldea, aurtengo Teledonostiko Protagonistak Sariak edizio berri baten sarituen zerreandan sartu da, Loquillo eta Xabi Prieto bezalako izen garrantzitsuenekin batera, besteak beste.

Zehazki, Sonakay taldeak Errebelazio saria jaso zuen Donostiako Amara Plaza Hotelean azaroaren 28an ospatutako ekitaldian. Sariak, Got Talent telebistako saioan ezagutaraztera eman zen ijitu talde honek egindako lanaren errekonozimendua suposatzen du. Hortik aurrera, azkeneko hilabeteetan, taldeak kontzertu ugari eskaini ditu eta ekitaldi garrantzitsuetan parte hartu du. Horien artean, azpimagarria da Donostiako Aste Nagusiari hasiera eman ziotela “Artillero” ezagunaren beraien bertsio propioarekin.

Jonatan Camacho “Yoni” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Vélez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa) dira taldeko kide nagusiak, baina kontzertu gehienetan formazio handiago batekin aritzen dira oholtzaren gainean, Lara Mitxelena eta Gema Murillo txalapartariak, Óscar de la O perkusionista eta Miram Solís abeslariarekin batera. Saria, taldearen lehen diskoaren argitalpenarekin batera iritsi da. Mutrikuko AME estudioetan grabatutako “Sonakay denontzat” izeneko lan horretan, abesti propioak zein euskarazko bertsio ezagunak jaso dituzte. Horien artean, Mikel Laboaren “Txoria txori” ezaguna.

 

 

 

 

 

Partaide egin

Sonakay beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados