Tolosa, Arrasate eta Tafallan izango da Sonakay uda honetan
Uda kontzertuez beteta dator Sonakay taldearentzat; izan ere, Nafarroako Berriobeiti herritik pasatu ondoren, ekaineko hilabeteari ekin diote konfirmatuta dauden hiru kontzerturekin. Tolosa, Arrasate eta Tafalla izango dira talde flamenkoaren musika hartuko duten herriak. Taldearen kontratazioa, dena den, oraindik ere zabalik dago.
Lehenengo kontzertua Arrasaten izango da datorren ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan Aldai Parkean. Egun batzuk geroago, hain zuzen ere uztailaren 9an talde gipuzkoarra Tafallan izango da.
Azkenik, ‘Sonakay Guztiekin’ izeneko diskoa aurkezten izango dira datorren uztailaren 30ean Tolosako Zezen Plazan, Tolosako Udalak antolatutako Kultura Plazara jaialdiaren programazioaren baitan. Jaialdi honetan, besteak beste, En Tol Sarmiento, Zetak, Olatz Salvador eta Anne Etchegoyen izango dira. Jaialdi honetarako sarrerak datorren astelehenean, ekainaren 14ean jarriko dira salgai.
Arrasate eta Tafallako kontzertuetarako, bestalde, sarrerak oraindik ez daude eskuragarri, baina datozen egunetan eskuratu ahal izango dira.
Kontzertu horiek guztiek ‘Sonakay Guztiekin’ lanaren aurkezpena hartuko dute; hain zuzen ere, disko honekin flmanekoak MIN Sarietan izendatuak izan dira, Flamenkoko Disko Onenaren kategorian.
Sonakay beste kontzertuak
De momento, este artista no tiene más conciertos programados