SONAKAY taldeak bere lehen diskoa Donostian, Madrilen, Bilbon eta Iruñean ospatuko diren lau kontzertuetan aurkeztuko du

2018ko Abuztuak 14

SONAKAY urrian bueltatuko da eszenatokietara, kontzertuz eta ekitaldi oso garrantzitsuez osatutako udara baten ondoren. Euskal flamenkiar taldeak, Got Talent 2018 programako finalista alegia, “Sonakay denontzat” izeneko bere lehen diska aurkeztuko du Donostian, Madrilen, Bilbon eta Iruñean ospatuko dituzten lau kontzertuetan. Diskoa, berriz, irailaren 17an salgai jarriko da.

Momentuko taldearen diskoak, guztira zazpi abesti izango ditu. Horien artean, Mikel Laboaren “Txoria txori” abestiaren beraien bertsio ezaguna eta euskal musikan erreferentzia diren beste hainbat abesti, Benito Lertxundiren “Loretxoa”, Urkoren “Lehenengo ikasgaia” eta Pier Paul Berzaitzen “Denborareki”, esaterako. Gainera, abesti propioez ere osatuta egongo da beraien lehen lana.

Jonatan Camacho “Yoni” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta  David Bernárdez (perkusioa), Syntoramarekin batera, ilusio handiz aurre egin diote etapa berriari. Mutrikuko AMA estudioetan grabatutako diskoan ere, besteak beste, César Brandoren kolaborazioa ere izan dute, “Got Talent 2018″ko saioaren irabazlearena alegia.

Horrela izanik, diskoaren aurkezpenarko, errefrentziazko lau areto aukeratu dira. Zehazki, datak eta lekuak, ondokoak dira:

-Urriak 5. La Cripta-Convent Garden. DONOSTIA. 20:00h.

-Urriak 11. Café Berlín. MADRID. 21:00h.

-Urriak 18. Cotton Club. BILBO. 20:30h.

-Azaroak 5. Zentral. IRUÑA. 20:30h.

Kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai daude eventbrite.es web orrian 10 eurotan eta lehiatilan erosteko aukera ere izango da 13 eurotan.

Partaide egin

Sonakay beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados