JUAN MARI BELTRAN 

 Hurrengo kontzertuak

Ostirala, Urriak 24
JUAN MARI BELTRAN TRIO + KUKAI DANTZA TALDEA Miramar Jauregia, Donostia - 20:00

2008.eko bira guztia ikusi

 Entzun
Entzun demoa

 Berrien titularrak
BELTRAN, BILBOKO KAFE ANTZOKIAN
BELTRANen bira AEB eta KANADAn
Juan Mari Beltranek Orhiko Xoria bere azken diskoa aurkeztuko du Donostian
ZILARREZKO ALBOKA JUAN MARI BELTRANENTZAT
JUAN MARI BELTRAN, VIC-EKO AZOKAN
EUSKAL MUSIKA SAHARARA
 
Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
Bere jarduerarengatik, Juan Mari Beltran euskal herri musikako ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoa dugu.

Gaztetik ibili da musika inguruan, lehenik klarinetea eta txistua jotzen eta ondoren aurreko belaunaldiko herri musikaren testiguaren arduraduna bihurtuz. Txalapartari gisa Bixente bere anaiarekin eta Artze anaiekin parte hartu zuen Jorge Oteizak 60.hamarkadan sortutako artearen euskal eskolan, tradizioan oinarritutako txalapartaren aro berriari hasiera emanez.

Rafael Ruiz Balerdi pintoreak sortutako Musika Garaikideko taldeetan parte hartu du, eta Sustraiak, Azala eta Txanbela taldeak sortu ditu. Joxan Goikoetxearekin ere bikote artistikoa izan da ere. Lan honen fruitua disko desberdinetan argitaratu da.

Herri musika eta instrumentuen ikerketa arloan lan asko argitaratu ditu, bai eta “Euskal Herriko Soinu Tresnak” pelikula eta diskoa ere, euskal herri organografiako dokumenturik garrantzitsuenetako bat kontsideratzen dena.

1985. urtetik txistu, alboka, dultzaina eta txalaparta klaseak ematen ditu Hernaniko Musika Eskolan, non Txalaparta Eskola sortu eta zuzentzen duen. Azken urte hauetan hitzaldiak eta ikastaro desberdinak eman ditu.

1996an, aspalditik garatzen ari zen proiektu bat errealitate bihurtu zuen: Herri Musikaren Txokoa ireki zuen Oiartzunen. Museo honetan, urte askotan zehar bildu duen materiala erakusten digu: instrumentuak, liburutegia, fonoteka, irudi fitxategiak, argazkiak eta filmak.

ARDITURRI (2001), Juan Mari Beltranen lehen lana da bakarlari moduan, nahiz eta seikote bezala aurkeztu. Diskoa Suso Saizek egin du, Maddi Oihenart (ahotsa), Joseba Tapia (trikitixa), Miriam Atxaerandio (biolina), Oihana Irastortza (pandereta) eta Joxan Goikoetxearen (akordeoiak) laguntzarekin.

ARDITURRIn, Juan Mari Beltranek euskal musika tradizionaletik ibilbide oso bat proposatzen digu. Iñigo Monreal, Ander Barrenetxea, Jasone Cámara, Aitor Gabilondo eta Miriam F. Atxaerandio musikariek laguntzen diote zaharra modernoarekin elkartzen, orain arte inoiz entzun ez den sormen eta bizitasuna lortuz.

Baina hori ez da guztia: 2006. urtean lan horren jarraipena dator, ORHIKO XORIA izenburupean argitara eraman den disko berriari esker.

Orhiko Xorian, Juan Mari Beltranek lurrarekiko sentitzen duen zorra adierazi nahi digu. Musika herrikoia lur horretatik sortua baita. Berak musika aske hori hartu eta bizi egiten du, instrumentuetara eta jotzeko era desberdinetara moldatuz. Horrela, lan honetan soinu, erritmo, doinu eta testu zaharrak eta berriak ahal diren konbinazio guztietan batzen ditu.

Lurretik zuzenetik hartutako musika da, baina era berrietan, Juan Mari Beltranen erara. Aurretik musikari herrikoiek egin ohi zuten bezala. Musika bizirik mantendu daitekeen modu bakarrean: tradizioa eta berrikuntza batuz.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia