Ez al duzu oraindik Valérie Ekoumé abesten entzun? Entzuten dutenek, kriston esperientzia jasaten dute.

Valériek ez du publikoa ezaugarri teknikoekin liluratzen duen horietakoa. Berak, beste batzuk hitz egiten duten moduan abesten du. Bera, publikoarekin bere artearen bitartez jartzen da harremanetan. Bere ahotsak, bere entzuleen artean, emozio ugari sortarazten ditu, bata bestearen atzetik.

Valérie Ekoumé, Camerungo abeslaria da. Frantzian jaio zen eta musika atzerriko hizkuntzatzat jotzen ez zen giroan hazi zen. Izan ere, musika munduan oso gaztea zenean murgildu zen, baina abesteko zuen interesa handiago zen.

2005ean, abeslari bezala bere kualidadeak hobetzeko asmoz, Parisen egoitza duen “Musikari Amerikarren Eskolan” sartu zen eta, bertan, ikasketak 5 urtez burutu zituen.

Valérie Ekoumék, Youssou Ndour, Alain Barrière, Maceo Parker, Courtney Pine, Passi, MC Solaar, Papa Wemba, Rokia Traoré, Kaissa Doumbe, Etienne Mbappe, Meiway, Kofi Olomide, Coco Mbassi, eta Lulendo bezalako artistekin lan egin du, besteak beste.

Zortzi urteetan zehar, Manu Dibangorekin batera abestu zuen Soul Makossa Gang eta Maraboutik Big Bang taldeetan. Kolaborazio horri esker, mundu osoko festibaletan parte ahal izan zuen. Horien artean: Cannes, Womad Jazz-en Vienna-n, eta Ziget and Couleur Café, besteak beste.

Ia bere bizitza osoa Frantzian bizi izan den arren, Valériek harreman estua dauka Dualarekin, bere ama hizkuntzarekin. Bere ustez, Dualaren soinua oso musikala eta sentikorra da eta bertan, bere burua ikusten du.

« Djaalé », izan zen bere lehen diska, afro-pop akustiko generokoa. Mundu ezberdineran zehar bidaiatzeko gonbidapen bat da , berez.

 

 

 

 

 

También te pueden interesar