Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
IGELAREN BANDAren bira
2017ko Ekainak 15
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

IGELAREN BANDA taldeak lau kontzertu eskainiko ditu jarraian uztailean eta bertan, bere azken lana DEBALDE FESTA aurkeztuko du. Kontzertuak, hurrengo leku eta egunetan ospatuko dira: El Escorial (Uztailak 5), Zugarramurdiko leizezuloa (uztailak 6), Legazpi (uztailak 7) eta Hendaia (Uztailak 8).


Bixente Martinez, gitarra, Hasier oleaga, bateria, eta Amaiur Cajaraville, kontrabaxua, bertsolariek erabiltzen dituzten doinuetan oinarrituta dagoen azken lana, arrakasta handiarekin aurkezten hari dira. DEBALDE FESTAn, “Xarmangarria zira” eta “Erreguetan” bezalakao abesti tradizionalak aurkitu ditzazkegu, baina baita gaur eguneko musikariek landutakoak ere. Horien artean, “Ilun ikarak” eta Oskorriren “Ezin ahaztu”, besteak beste.


Bertsolariek erabiltzen dituzten doinuek, bi ezaugarri nagusi dauzkate. Alde batetik, musika aldetik ikaragarri politak dira, borobilak eta oso dotoreak. Eta, bestalde, historioak kontatu eta garatzeko oso aproposak dira.


Askatasun osoz egindako doinuak dira, armonia, erritmo eta melodia aldetik, bide berriak bilatzen dituztenak. Gainera, Igelaren Bandak, inprobisaziorako tarte bat uzten du beti; bertsolarien zereginaren beste ezaugarrietako bat eta musika taldeari hainbeste gustatzen zaiona.


 HURRENGO KONTZERTUAK:


UZTAILAK 5. EL ESCORIAL. Bolera Parkea. 22:00.


UZTAILAK 6. ZUGARRAMURDI. Sorgiñen Leizezuloa. 18:00.


UZTIALAK 7. LEGAZPI. Gernika Enparantza. 19:30.


UZTAILAK 8. HENDAIA. Soko Club-a. 23.00.


  Informazio gehiagorako eta elkarrizketak:


 Promozioa, komunikazioa eta hedabideak


Naiara Egimendia


943 31 48 00


670 242 343


 


naiara@syntorama.com





Biografía: IGELAREN BANDA 1998 urtearen inguruan sortu zen sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak