Syntoramak bere hazkundearen aldeko apustua egin du Get In enpresan integratuz

2023ko Azaroak 9

30 urte baino gehiago mundu osoko musikariak ordezkatzen jardun ondoren, Syntorama markak hazten jarraitzen du, orain Get In musika promotoran integratuz. Syntoramaren marka mantentzeko eta indartzeko helburua du oinarri bi enpresa donostiarren aliantza estrategikoak.

“Urte asko daramatzagu Munduko Musika (World Music), Klasiko Berria (New Classical) eta euskal musika lantzen, eta Get Inek sektorean duen esperientzia dela eta, egitura askoz handiago baten integratzeak hazteko aukera ematen digu”, diote 199an enpresa sortu zuten Cruz Gorostegik eta Mikel Caminok.

Biek uste dute Syntoramak hazten jarraitu behar duela, eta horregatik erabaki dute Get In bezalako enpresa handi batean aterkipean jartzea; horrela, ilusio handiarekin lan plangintza berritu bati emango diote hasiera, eta proiektua Ane Rotetak kudeatuko du.

Iñigo Argomanizek, Get Ineko zuzendariak adierazten duenez, “Syntoramarekin urte askotan kolaboratu izan dugu; eszena, proiektuak eta artistak partekatu ditugu. Adiskidetasunaz eta tratu pertsonalaz gain, musikarekiko maitasunak eta talentu artistikoaren garapenean eta bultzadan egindako lanak lotzen gaituzte. Syntormak izen propioa du musika-industrian eta bere arrasto profesionalarekin jarraituko du. Get In taldeak estrategia eta helburua gehituko ditu, musikaren indarra bere estilo guztietan ahalik eta gehien anplifikatuz”.

 

 

Syntoramaren inguruko informazio gehiago 

GetIn bezalako egitura garrantzitsu batean integratzeak enpresaren hiru ildo nagusiak garatzen jarraitzeko aukera emango dio Syntoramari.

Munduko Musikak, zehazki, Espainia osoan egiten diren jaialdi publiko zein pribatuetatik elikatzen dira, baita instituzioek beren antzokietan programatzen dituzten interesetik ere. Madredeus, Mariza, Dulce Pontes, Noa, Omar Faruk edota Cesaria Evora dira Syntoramak lan-ildo horretan garatutako artistetako batzuk.

Hala ere, une honetan Syntoraman ahalegin handiena Klasiko Berria mugimenduan egiten du: “Gure hastapenetan Wim Mertens edo Rodrigo Leao bezalako musikariekin lan egin izan genuen, besteak beste, eta gaur egun musikari batzuek beren musika organikoan elektronikoa sartu dutenean publiko gazte zabal batengana iristea lortu dute, Espainia osoko antzokiak betez”.

Hala, une honetan, Syntoramak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Estatu osoan erreferente izaten, eta Ludovico Einaudi, Ólafur Arnalds eta Federico Albanese artistekin lan egiten du, besteak beste. Klasiko Berria edo New Classical izeneko musika mugimendu hau gorantz doa eta Syntoramaren apustu handienetako bat da etapa berri honetan.

Azkenik, azpimarratzekoa da Syntoramak euskal artistekin egindako lana. Izan ere, hazteko ahalmena zuten musikari ez hain ezagunekin hasi zen lanean enpresa donostiarra; modu horretan, Juan Mari Beltranen “Txalaparta” liburua argitaratuz edo “Ttakun Ttan Ttakun” eta “Zuhainpeko soinuak” ikuskizunak ekoiztuta.

“Gure ustez, une honetan eta Get In-en egituraren barruan, Syntoramak presentzia handiagoa izan dezake euskal musikaren sektore honetan”, azaldu dute enpresaren sustatzaileek. Gaur egun, Juan Mari Beltran, Anne Etchegoyen eta Maren dira Syntoramak lantzen dituen euskal artistetako batzuk.

Azken finean, bi enpresen arteko batasun berri honek aukera emango dio Syntoramari bere markarekin aurrera jarraitzeko eta hazteko, betiere bere proposamenen kalitatea mantenduz, hiru hamarkada baino gehiegoko ibilbidean egin izan duen bezala.

Partaide egin

Syntoramak bere hazkundearen aldeko apustua egin du Get In enpresan integratuz beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados