Arima Soulek “Arima du” singlea estreinatu du bere lehen diskoaren aurrerapen gisa

2022ko Maiatzak 31

Arima Soulek bere lehen singlea aurkeztu, “Arima du”, proiektuaren lehen diskoa izango denaren aurrerapen moduan. Singlea eta bideoklipa dagoeneko denen eskura dago sareetan eta aurkezpen modura dator, izan ere, 2022ko udazkenean kaleratuko du taldeak disko berria. Bideoklipean, Zarauzko Villa Munda eraikinean grabatua, Ana Minguez dantzariaren kolaborazioa izan du taldeak eta Bideolan-ek errealizatua izan da.

Diskoa udaberri honetan grabatu dute Donostiako Elkar estudioetan Victor Sanchez soinu-teknikariaren gidaritzapean, eta proiektu berri hau osorik 2022ko udazkenean argitaratuko da. Bitartean “Arima du” single berriaz gozatu ahal izango da.

Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortututako Soul musika proiektu berri hau Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbidek (bateria) osatzen dute. 60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula.

Orain arte dozena bat kontzertu pasatxo eman dituzte gure geografian zehar, areto batzuetan: Dabadaba (Donosti), Be Club! (Donosti), Modelo Aretoa (Zarautz), Arizkunenea (Elizondo-Baztan), eta jaialdi hainbatetan: Musikaire (Elorrio), Tolosandblues (Tolosa), Jazz Herrian (Agurain), Atlantikaldia (Errenteria), Midnight Boogie Festival (Vitoria-Gasteiz), Âme&Art Market Catedral (Iruña-Pamplona), eta baita ere Altxerri Jazz Klub mitikoan, Donostiako 56. Jazzaldiako astean.

 

 

Partaide egin

Arima Soul beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados