Ludovico Einaudi konposatzaile arrakastatsua Bilbao Arena Miribillan izango da 2024ko uztailaren 26an

2024ko Otsailak 2

Bost urtez euskal eszenatokiak bisitatu gabe egon ondoren, uda honetan kontzertu bakar batekin itzuliko da Euskal Herrira Ludovico Einaudi konposatzaile italiarra. Hitzordu berezia uztailaren 26an izango da Bilbao Arena Miribillan. Bertan “In A Time Lapse” diskoko kantuak joko ditu ikuspegi berri batetik begiratuta, formazio instrumental berri bat lagun izango duela.

Artista italiarraz zuzenean gozatzeko aukera bakarretako bat izango da, izan ere udan beste kontzertu bat gehiago soilik eskainiko du Espainian (laster iragarriko da).

Emanaldi berezi honetarako sarrerak iada salgai daude gaurtik aurrera, artistaren webgune ofizialean, ludovicoeinaudi.com/concerts-en.

Bere album esanguratsu eta maitatuenetako bat kaleratu zuenetik hamarkada bat inguru pasatu detenean, nazioarte mailan ezaguna den musikaria “In A Time Lapse” lanarekin itzuliko da gure artera, kantu horiei bizitza berri bat emanez eta modu berri batean imajinatuz.

In A Time Lapse bururatu zitzaidan, hein batean ospatu berri dugun 10. Urteurrenagatik, eta, neurri batean, oraindik oso proiektu eguneratua dela uste dudalako, nire klasiko bihurtu diren hainbat abestirekin, hala nola sarritan jotzen dudan Experience. Inguruan ditudan musikarien arabera, aldi bakoitzean lana modu batean ala bestean josi eta berrasmatzen dut”, dio konposatzaileak.

Kontzertu honetan, Einaudirekin batera, Federico Mecozzi (biolina eta viola), Redi Hasa (biolontxeloa eta biolontxelo elektrikoa), Rocco Nigro (akordeoia), Alberto Fabris (baxu elektrikoa eta sintetizatua), Sebastiano De Gennaro (perkusioa), Gianluca Mancini (elektronika zuzenean), eta Francesco Arcuri multiinstrumentista izango dira.

 

Partaide egin

Ludovico Einaudi beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados