Anne Etchegoyen “Festa” izeneko lan berriarekin dator

2023ko Azaroak 21

Anne Etchegoyenen “Festa” izeneko disko berria kalean da, eta festa giroa eta ospakizuna izango dira nagusi aurrerantzean eskainiko dituen zuzenekoetan.

Abenduaren 16an bere lan berria Iruñeko Gayarre Antzokian aurkeztuko du, Les Voix Basques koroak lagunduta, eta gonbidatu bezala Alma Loca taldea izango da. Data honetarako sarrerak ere salgai daude esteka honetan

‘Festa’  disko berriaz 

Abeslariaren esanetan, covid garaian bi urtetan jai giroa galtzeak agerian utzi zuen jaiaren alderdi soziala eta horrexegatik ospatu eta partekatu nahi izan du lan berria zenbait artista gonbidaturekin; hala nola, Pier-Pol Berzaitz, Niko Etchart, Erramun Martikorena, Aizkoako Gizonen Abesbatza, Gerard Luc akordeoi jotzailea eta Roi Leon dultzaineroak.

Horretaz gain, bikote euskaldun-katalan bat ere gonbidatu du; Cali kataluniar jatorriko abeslaria eta Alma Loca ijito talde latindarra.

Musikalki, agertokian bezala, abestiak folk gitarrak, klasikoek eta flamenkoek indartzen dituztekonponketa modernoek eta dotoreek nabarmenduta, aldi berean, leuna eta indartsua den Anne Etchegoyenen ahotsak bizitza ematen dion unibertso hispano-folk baten esanetara.

Album bikain, dotore, bero eta harmoniatsu baten aurrean gaude, berriro lepoko zapia janzteko eta herrietako plazetara joateko desira piztuko digun diskoaren aurrean.

Partaide egin

Anne Etchegoyen beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados