Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
TRIZ3PSen EP lan berriak zirraraz beteko du Donostia
2013ko Martxoak 7
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Power Soul hirukoteak kontzertuak eskainiko ditu Gipuzkoako hiriburuan martxoaren 13an eta 15ean. ondoren, Galizia aldera bideratuko da taldea eta bertan amaitu du GPS (Girando Por Salas) Zikloarekin egin duen bira. 

Javi Pez-en ahotsa, Alberto Boschen baxua eta Oriol Floresen bateria prest daude Donostia beren inprobisazio biziekin betetzeko. TRIZ3PS-ek EP lan berriaren abestiak aurkeztuko ditu lehen aldiz martxoaren 13an, asteazkena, FNACen (19:00) eta martxoaren 15ean, ostirala, Le Bukowskin (20:30). 

Taldea entseguetan dabil buru belarri, akustikoan eskainiko baitu kontzertua FNAC-en. Gainera, binilo 10'' + CD formatu berezia aurkeztuko du bertan. TRIZ3PS-ren jarraitzaileek ostiral arte itxaron beharko dute banda bere osotasunean entzuteko, Paul San Martinen teklatuarekin eta Luis Caminoren perkusioarekin. Bukowskin eskainiko duten kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrera sei euroko balioa izango du. 

Era berean, 23:00etatik aurrera Javi P3z abeslariak DJ saioa eskainiko du asteburuari hasiera behar den ezala emateko. 

Poer Soul talde dinamiko honetako kideek ibilbide luzea dute musikaren munduan. Alberto Bosch, baxuan eta koroetan, zenbait talde ezagunetako kide izan da urte askotan, hala nola Lau Behi, Parafünk edota Hotel. Katalana den baina Donostian bizi den Oriol Floresek 'Sortuko Dira Besteak' proiektuan parte hartzen du, non euskal musikari karismadunek nazioarte abesti klasikoak berrinterpretatzen dituzten. Honez gain, Pierre Paul Berzaitz, Miqui Puig eta Balagorekin ere lan egin du. Bere aldetik, Javi P3z bandaren ahotsa Donostiako ekintza antolatzaile famatuenetakoa, discjokey, konpositore eta abeslari polifazetikoa da. 

EP, hirukotearen lan berria, haize freskoz eta erritmo berriz beteta dator, eta salgai dago jadanik Syntorama eta itunes webguneetan eta ohiko dendetan. Binilo 10'' + CD edizio berezian taldearen sei abesti berri barneratzen ditu. 

Datozen kontzertuak

 

 

 






  • Martxoak 13 - Donostia - FNAC





  • Martxoak 15 - Donostia - Le Bukowski





  • Martxoak 22 - Laxe - A Ventana





  • Martxoak 23 - O Grove - Nautico






 

 

 

 

 

 

 

GPS
Musika Popularren zirkuitoa da GPS. Bere helburuak dira egungo musikak sustatzea, hasiberriak diren artistei beren autonomia erkidegotik at kontzertuak antolatzea eta zuzeneko musika indartzea. GPS Musikaren eta Arte Eszenikoen Institutuak bultzatzen du (INAEM) eta Musika Popularren Zirkuitoaren Federazio Koordinatzailearekin lan egiten du (ACCES, APM, ARC, ARTE, MUSICAT, PROMUSICAE, UFI y UMC). 


Informazio gehiago eskuratzeko
Josune Aguirre Burdain
josune@syntorama.com
670 24 23 43


Web ofiziala: www.3ok.info/

Biografía: Javi P3z (voz y guitarra), Alberto Bosch (bajo y sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak