Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
EP, TRIZ3PS-ren lan berria, dendetan
2013ko Otsailak 25
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
TRIZ3PS power soul hirukotearen lan berria salgai dago jadanik ohiko dendetan eta baita Syntorama disketxearen web orrialdean eta itunes-en. 

Edizio mugatuko poriektua da EP eta iragana eta egungo modernitatea lotzen ditu bere formatu bereziarekin, 10'' biniloa + CD, eta letra bizi, erritmo eklektiko eta funky soul estiloarekin.

Javi P3z discjockey, musikari, konpositore eta ekitaldi antolatzaile donostiarrak, Alberto Boschek eta Oriol Floresek osatzen dute TRIZ3PS, eta proiektu honetan lagun dituzte Paul San Martin (teklatua) eta Luis Camino (perkusioa).

Sei abestik osatzen dute EP, eta 2011ean sortu zen power soul hirukote honen estiloa indartzen du. Aske, egun ohikoa den estetikatik at, TRIZ3Psek haize bolada berria eta freskoa dakar, erritmo berriez, maisutasunez jotzen dituzten abestiez eta erritmo, hizkuntza eta tonalitate nahasketez osatua. Melodia eta ahotsak ezin hobeki egokitu eta osatzen dira, eta elementu bakoitzaren edertasuna estimatzeko aukera ematen duten pieza paregabeak osatzen dituzte. 

TRIZ3Psek Andoaingo Garate Estudioan grabatu du EP, eta Kaki Arkarazo aritu da zuzendari lanetan. Argazkiak Floro Azketak eginak dira eta diseinua, berriz, Lierni Aldaberearen maisulana da.  

Tracklist
01 - Eüterpe
02 - Futuro Mapa
03 - Los llaman...
04 - Bizitza maite
05 - Así fue (otra vez)
06 - Ten fe

Kontzertuak
TRIZ3PS taldeak GPS Zikloan (Girando Por Salas) parte hartuko du, eta jadanik zortzi kontzertu ditu hitzartuta otsaila eta martxorako. Jarraian zehazten dira egunak, hiriak eta lokalak:

  • otsailak 23 - MADRID - FNAC Castellana (19:00)

  • otsailak 23- MADRID - Moe Club (22:00)

  • martxoak 01 - ZARAGOZA - Sala Z (21:30)

  • martxoak 13 - DONOSTIA - FNAC (19:00)

  • martxoak 15 - DONOSTIA - Le Bukowski (20:30)

  • martxoak 22 - LAXE - A Ventana (00:00)

  • martxoak 23 - O GROVE - Nautico (01:30)



Informazio gehiago eskuratzeko:
Josune Aguirre Burdain
josune@syntorama.com
670 24 23 43 


Web ofiziala: www.3ok.info/

Biografía: Javi P3z (voz y guitarra), Alberto Bosch (bajo y sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak