
|
NOAren "GENES & JEANS" bira hasi da
2008.eko Abuztuak 5
NOAren nazioarteko disko berria, GENES & JEANS, martxoaren 11ean argitara zen (Universal Music). Sustraiak eta bakeroak: tradizioa eta modernitatea, iragana eta orainaldia, Noaren bizitza eta esperientziak errepertorio sugerenteenera eta liluragarrira pasatuta.
Eta disko berriarekin batera GENES & JEANS birak aurrera darrai: NOAren yemeniar jatorriaren eragin etniko zein kulturala, Estatu Batuetan bizi izan zenekoa, edota bere egungo bizitza Israelen. NOAk bere bizipen artistiko eta pertsonalak jaso ditu lan honetan, historian bere tokia izango duen lanean. Jatorrizko konposizio garaikide hauen bitartez bere historia josi nahi izan du NOAk. Goza dezagun zuzenean entzuteko parada pribilegiatua.
Argazkian, Noa zuzenean Lorcan eskainitako kontzertuan. |