
|
KONTZERTU ERABAT BERRIA OSTIRALEAN TOLOSAN
2007.eko Azaroak 19
MUNDUA TOLOSAN zikloak lehen aldiz eskainiko den emanaldi bat aurkezten du:
CARLOS NÚÑEZ galiziar musikari handia eta bere taldea, lehendabiziko aldiz
ALOS QUARTET harizko laukote gipuzkoarrarekin batera.
Kontzertu berezi hau Carlos Núñezen CINEMA DO MAR azken diskoan oinarritzen da. Bertan zinerako sortutako soinu-bandak jorratzen ditu, Alejandro Amenabarren "Mar Adentro" filmerako grabatutako musika abiapuntu harturik, bai eta beste hainbat filmetako grabatu dituenak edo garai guztietako klasiko handiak...
ALOS QUARTET laukoteak ohi duen kalitatea eta abilezia jarriko ditu errepertorio honetan, azken urteotan hainbat kolaborazioaetan egiten ari den bezalaxe - Dulce Pontes, Kepa Junkera, Los Piratas, La Buena Vida, Oskorri, Ken Zazpi....- |