BERRIAKMARIZA



 Hurrengo kontzertuak
Osteguna, Azaroak 20
, Zaragoza - 21:00H

Larunbata, Azaroak 22
, Baena (Córdoba) - 20:00H

urte honetako bira guztia ikusi

 Web ofiziala
www.mariza.com

 Biografia
“Transparente” (Gardena) diskoaren arrakastaren jarraitzen du...


MARIZA, IZAR HANDIA MUNDU OSOAN
2007.eko Martxoak 29

Marizaren arrakasta ez da gelditzen. Carlos Galilea kazetariak El Pais egunkarian argitaratutako artikulu batean ongi aipatzen duenez, “nor gogoratzen da orain lehen diskoa berak ordaindu zuela?” Izan ere, 5 urtetan soilik, Mariza 3 aldiz! izendatu dute BBC-ko “World Music Awards”etan, “Europako artistarik onena” mailan. Gainera, munduko agertoki onenetan sarrerak agortu ditu: Londreseko Royal Albert Hall eta Barbican, Berlingo Arena, Live 8 Africa Calling Jaialdia,
Madrilgo Auditorio Nacionalean, Lisboako Torre de Belem-en…

Sting-ekin batera abestu zuen Atenaseko 2004ko Olinpiadetan. Eta, orain dela gutxi, “100 emakumeren artean, Europako esanguratsuenetakoa” izendatu dute, Alemaniako Familia Ministeriko proiektu ospetsuaren bidez, Europa osoan aurkeztuko dena.(http://www.bettinaflitner.de)

Baina ez da beharrezkoa orain Marizaren biografia osoa erakustea. Izan ere, fadoko abeslaririk famatuena 200 pertsonentzako aretoetan kantatzetik, Royal Albert Hall bezalako tokietan kantatzera pasa da 5 urtetan bakarrik. Ez baduzu honi buruz ezer entzun, arreta gutxi jarri duzuela izango da.

Begira bestela orain datozen kontzertuak. Bere azken ikuskizuna ez baduzu oraindik ezagutzen, hauetako bat behintzat ezin duzu galdu:

Apirilak 17- La Coruña – Colon Antzokia , 20:30

Apirilak 18 - Vitoria – Principal Antzokia , 20:30

Apirilak 20 - Lorca – Guerra Antzokia , 22:00

Apirilak 21 - Cadiz – Falla Antzokia , 21:00

Apirilak 25 - Barcelona - L'Auditori , 21:30

Apirilak 26 - Tolosa – Leidor Antzokia , 21:00

Apirilak 28 - Gijon – Jovellanos Antzokia , 20:30

Apirilak 29 - Valladolid - Buero Vallejo Auditorio Berria 21:00

Sarreren salmenten inguruan kontsulta egiteko, begira ezazu gure web orrian, edo Syntoramako telefonora deitu.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia