Maite Larburu
Maite Larburu diziplina anitzetako artista da. Biolin klasikoan hezia, musikaren eremu zaharrean espezializatu zen Amsterdamen, eta handik abiatuta garai hartako talde historizista entzutetsuenekin batera mundu osoko agertokietara iritsi zen.
Denbora horretan guztian, Larburu etengabe elikatu da musikaren bidez, eta horrela, genero, rol eta euskarri ezberdinen bitartez zeharkatzen du musika, betidanik existitu baina inoiz lehenago entzun ez den unibertso sonoro bat berreraikitzeko ahaleginean.
Kantautore gisa, honako lanak argitaratu ditu: Ura patrikan, Hau, Hezurren azpian eta Krak. Lan horiekin Euskal Herri osoan barrena aritu da zuzenean, eta bi Musika Bulegoa Sari irabazi ditu.
Azken lau urteotan, arte eszenikoetan ere murgildu da interprete, musika-sortzaile eta aktore gisa (Amua, Hondamendia), eta gaur egun zinema lanetarako (Erreplika) eta podcast formatuetarako (Holobiontea, De eso no se habla) konpositore moduan hasi da lanean.