SONAKAY taldeak “Sonakay Denontzat” izeneko bere lehen diskoa aurkeztuko du Iruñeako ZENTRAL aretoan

2018ko Urriak 4

SONAKAY taldea, “Sonakay denontzat” izeneko bere lehen diskoaren aurkezpena dela eta, ekitaldi zein kontzertu ugari eskaintzen ari ditu. Got Talent 2018 izeneko telebista programan finalista geratu zen euskal flamenko taldea, Iruñeko Zentral aretoan egongo da azaroaren 8an, hain zuzen ere.

Jonatan Camacho “Yoni” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa) dira gaur egun SONAKAY taldeko kideak.

Momentuko taldearen diskoak, guztira zazpi abesti izango ditu. Horien artean, Mikel Laboaren “Txoria txori” abestiaren beraien bertsio ezaguna eta euskal musikan erreferente diren beste hainbat abesti, Benito Lertxundiren “Loretxoa”, Urkoren “Lehenengo ikasgaia” eta Pier Paul Berzaitzen “Denborareki”, esaterako. Gainera, abesti propioez ere osatuta egongo da diskoa.

Diskoa, jada, salgai dago Interneten eta ohiko salmenta puntuetan. Gainera, nahi izanez gero, zuen eskaera egin dezakezute baita ere naiara@syntorama.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Partaide egin

SONAKAY taldeak “Sonakay Denontzat” izeneko bere lehen diskoa aurkeztuko du Iruñeako ZENTRAL aretoan beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados