“UR BERRI, URTE BERRI” gabonetako kantuetan oinarritutako IGELAREN BANDA taldearen proiektu berria

2018ko Irailak 17

UR BERRI, URTE BERRI kontzertua, izen bereko diskoaren inguruan eratutako kontzertua da. Diskoa 2018ko udazkenean plazaratuko da. Ideia horreen sortzailea Bixente Martinez musikari eta konpositore ezaguna da (Izukaitz, Oskorri, Hiru Truku, Igelaren Banda)

Lan Berri hori, oso ezagunak ez diren Gabon Kantu tradicional batzuen inguruan sortu da.

Gabon Kantu mota ezberdinak topatu ditzazkegu bertan. Adibidez, Nafarroako habinat herrialdeetan bizirik dagoen ohitura: Gabon zahar gauean urtearen lehen urarekin gazte koadrillak etxez-etxe ibiltzen dira urte berriaren ura eskainiz eta urte oparoa desiatuz. Hainbat kopla eta doinu daude tradizio horren inguruan eta UR BERRI, URTE BERRI proiektuan pare bat ere egongo dira.

Edo Zuberoako “Birjina gaztetto bat” izeneko Gabon kanta, adibidez. Kantu hori ingelesera itzuli zen pasa den mendean eta mundo osoan zehar aski ezaguna bihurtu da “Gabriel’s message” izenarekin.

Edo “Beruska duna tuze”, “Verbum caro factum est” esaldi latinoaren itzulpen popularra dena, Nafarroako Uztarrozen jasota.

Kantu profanoak, eta ez hain profanoak, erlijiosoak eta ez hain erlijiosoak, erromantze zaharrak eta bertso modernoagoak, Gabonen inguruan sortutako hainbat bertso, doinu eta koplen inguruan eratutako hamabost kantu, moldaketa eta aire berriekiak, ohiko Gabon Kantuen soini tipikoetatik urrun.

Kantu horiek abesteko aurkezpenik behar ez duten lehen mailako bost kantari egongo dira oholtzan, Izaro kantari eta konpositore gaztea, Maddi Oihenart abeslari zuberotarra, Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Neighbor talde berritzailearen ahotsa dena, eta Natxo de Felipe, Oskorri taldekoa.

Eta kantu horiek jazten eta girotzen musikari hauek arduratuko dira: Igelaren Banda osatzen duten Hasier Oleaga baterian, Amaiur Cajaraville kontrabaxuan eta Bixente Martinez gitarran, Xabier Zeberion bibolinan eta nyckelharpan eta Julen Izarra saxoekin batera.

Partaide egin

Igelaren Banda beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados