Mariza abeslari ezagunari, Portugal zein Espainiako Gobernuek bi urtetan behin ematen duten Arte eta Kutura Saria eman diote.
75.000 euroko sariak, fadoko abeslariak Portugal eta Espainiaren arteko harremanaren alde etengabe egiten duen lanarengatik errekonozimendua suposatzen du. Saria, zehazki, 2006an sortu zen bi urtez behingo izaerarekin eta 2016an José Saramago Fundazioari eman zioten. Sariaren helburua, Espainia eta Portugal herrialdeen arteko komunikazioa eta kooperazio kulturala sustatzen duen ekoizle baten lana onestea da.
Horrela, aurtengo edizioaren epailearen esanetan, Marizak Portugal eta Espainiaren arteko harremanaren alde egindako lana , “Carlos Sauraren “Fados” pelikulan izan zuen parte hartzearekin eta 2008tik aurrera Espainia osoko oholtzetan eskainitako kontzertuetan argi eta garbi geratu da”. Horretaz gain, Miguel Poveda, Tito Paris eta Sergio Dalma bezalako bakarlari espainiarrekin egindako bikoteko lanak ere azpimarratu ditu epai-mahaiak; bere esanetan, “mugak apurtu eta publiko ezberdina erakartzen laguntzen duten erritmo ezberdineko fusioak bait dira”.
Mariza beste kontzertuak
De momento, este artista no tiene más conciertos programados