JUAN MARI BELTRAN eta IGELAREN BANDA Kutxa Kultur Kluba aretoan

2018ko Martxoak 6

Juan Mari Beltranek eta Igelaren Banda taldeak bi kontzertu eskainiko dituzte Tabakalerako Kutxa Kultur Klubako aretoan, Kutxa Fundazioa eta Syntoramaren eskutik.

Maiatzaren 4an izango da lehen kontzertua. Juan Mari Beltranek laukotean aurkeztuko du ”Hots-Larretan” ikuskizuna, Ixiar Jauregi (perkusioa eta txalaparta), Errege Belda (akordeoia) eta Andoni Salamero olerkariarekin batera.

Proiektu honek, gure inguruko txoko eta landetan sortutako hots, doinu eta kantuetan oinarriturik, musika, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izan nahi du. Hots eta doinuen arteko elkartze edo topaketa hau hainbat giroetan barna murgilduko da, natura eta paisaiak, herri eta pertsonen ospakizunak, festak, jolasak, harremanak…

Laburbilduz, publikoak, hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonia ederraz gozatzeko aukera izango du, bertan eta zuzenean olerkariaren laguntzarekin jantzia eta babestua.

Bestalde, ekainaren 22an Igelaren Banda taldearen txanda izango da. Bixente Martinez, gitarra, Hasier Oleaga, bateria, eta Amaiur Cajaraville, kontrabaxua, DEBALDE FESTA izeneko bertsolariek erabiltzen dituzten doinuetan oinarrituta dagoen bere azken lanaren abestiak joko dituzte, batez ere. DEBALDE FESTAn, “Xarmangarria zira” eta “Erreguetan” bezalakao abesti tradizionalak aurkitu ditzazkegu, baina baita gaur eguneko musikariek landutakoak ere. Horien artean, “Ilun ikarak” eta Oskorriren “Ezin ahaztu”, besteak beste.

Gainera, ohikoa den bezala, Igelaren Bandak inprobisaziorako tarte bat utziko du eta abesti berriak ere aurkeztuko ditu.

 

Bi kontzertuak arratsaldeko 20:00etan ospatuko dira eta, dagoeneko, sarrerak salgai daude ondorengo esteketan:

 

JUAN MARI BELTRAN:

 

https://tickets.kutxabank.es/EU/description/?id=17054&site=631

 

IGELAREN BANDA:

 

https://tickets.kutxabank.es/EU/description/?id=17053&site=631

Partaide egin

Juan Mari Beltran beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados