MIKEL LABOA 

 Information for programmers

 Biography
(Donostia-Gipuzkoa, 1934)
Lanbidez mediku eta psikiatra, euskal kanta modernoaren kantaririk errespetatu eta estimatuenetakoa da gaur egun, belaunaldi gazteengan eragin handiena izan duena, Benito Lertxundirekin batera. Mikel Laboaren lana, tradizioaren, poesiaren eta esperimentalismoaren arteko nahasketa biribil bezala defini daiteke. Ez Dok Amairu kultur talde mitikoaren sortzaileetariko bat izan zen. Kantagintzari 35 urte baino gehiago eskaini ondoren, sormen prozesu ororekiko jakinmin itzelari eusten dio, eta batez ere gazteen sorkuntzan dago interesatuta.

arma eta harridura azken unera arte gordetzen dituen komunikatzaile mitikoa dugu Laboa; distira, transgresioa, identitatea eta modernitate herrikoi hurbila darizkio bere lan orori eta, oraingoan ere, kantu berriak biltzen dituen disko honetan, intuizio berdina topatzen dugu: alde batetik, txorien mundu oniriko, metaforikoa, eta, bestaldetik, bere oinarri zein inspirazio iturri izan diren hainbat autoreri eskainitako omenaldiak (Joyce, Billie Holliday, Brecht, Brel…).

Corporate information - Legal notice

Telephone: +0034943314800
Fax: +0034943215788
SYNTORAMA
Portuetxe street 53-A, 1st floor. Office104
20018 Donostia