Noa artistak kontzertu birtuala eskainiko du otsailaren 8an

2021ko Otsailak 3

Kontzertuen eta musikaren mundua inoiz baino digitalagoa den une honetan artistek egoerara egokitu besterik ez dute, eta Noa artistak argi dauka: bere musika eskaintzen jarraituko du etxetik bada ere.

Duela hilabete batzuk Israelgo artista kontzertu birtualak egiten hasi zen eta oraingoan zuzeneko erretransmisio berri bat eskainiko du datorren otsailaren 8an arratsaldeko 20:00etan (Israelgo 21:00etan eta NYC-ko 14:00etan). Berarekin batera izango dira Gil Dor, Or Lubianiker eta Gadi Seri musikariak.

Bere diskografiaren errepasoa egiten ari da artista kontzertu hauen bitartez eta asteleheneko emanaldia “Nanua” izeneko laneko abestiak interpretatuko ditu. Kantu horiez gain, disko horren inguruko istorio eta bitxikeriak kontatzeko prest egongo da Noa hitzordua honetan.

Kontzertua Twitch sare sozialean erretransmitituko da eta artistak, showa baino lehen, esteka zuzena elkarbanatuko du bere ohiko kanaletan.

Noaren musika etxetik entzun nahi baduzu, ez ezazu aukera galdu emanaldi berezi honetaz gozatzeko. Gainera, emanaldia doakoa izango da.

 

Partaide egin

Noa beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados