Maite Larburu eta Oskar Alegria zinemagilea elkarrekin aritu dira “Gertuegi” abestiaren bideoklipean
Maizter (2025) bere azken diskoak izandako harrera bikainaren ostean, Maite Larburuk «Gertuegi» kantuaren bideoklipa estreinatu du. Abesti magnetiko honi ikus-bizia emateko, Larburuk Oskar Alegria zinemagilearen zuzendaritza izan du bidelagun. Aliantza artistiko honi esker, abangoardiako musika eta begirada poetikodun autore-zinema modu naturalean uztartu dira.
Maizter lanaren izpirituari fidel, Oskar Alegriak irudietara ekarri du abestiaren giro intimo eta hedatzailea. Alegriaren sinadurari esker nortasun propioa duen pieza artistiko hau dagoeneko ikusgai dago Larbururen YouTube kanalean.
—Zer egin gertuegi gaudenean? —galdetu nuen.
Eta azal gaineko ur-ttantta batek erantzun zidan:
—Elkar zeharkatu beste biderik ez.
Maite Larburu eta Oskar Alegriak Gertuegi bideoklipa aurkezten dizuete.
Maizter, 2025
Bideoklipa: Oskar Alegria
Musika, hitzak, ahotsa: Maite Larburu
Elektronika: Vega Montero
.
HURRENGO DATAK | ‘MAIZTER’ BIRA
- LEMOA | Irailak 25 | Kotxepin Kultur Etxea
- VILLABONA | Irailak 27 | Gurea Antzokia
- IRUN | Abendua 5 | CBA Kultur Gunea