Juan Mari Beltran, Musika Bulegoa Saria 2018 Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa proiektuarengatik

2018ko Azaroak 14

Juan Mari Beltran, Musika Bulegoa Sariak 2018 edizioko irabazleen artean dago. Euskal Herriko musikako erreferentea denak, zehazki, EHMBEren Sari Berezia jaso du “Soinuenea-Herri musikaren Txokoa” bere proiektuarengatik.

Epaimahaiak bere sustapena, hezkuntza eta zabalkunde lana kontutan hartu ditu, musikari zein ikertzaile bezala. “Juan Mari Beltranen lan nekaezinagatik Euskal Herriko herri musikaren ikerketa eta dokumentazio esparruan eta herri honi eskaini dion ondare kultural eta musikalagatik”, adierazi du epai mahaiak.

Gabriel Erkoreka ekoizlea, Tosta Banda, Elkano Browning , Atom Rhumba eta Kalakan taldeak eta Izaro abeslaria dira aurtengo Musika Bulegoa Sariak 2018ko gainontzeko irabazleak.

 

Partaide egin

Juan Mari Beltran beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados