Jean Mixel Bedaxagar Iberi@huesca.folk festibalean egongo da

2018ko Ekainak 25

Jean Mixel Bedaxagarrek “Belatxa” bere azken lana aurkeztuko du Iberi@huesca.folk festibalaren XIX. Edizioan, abuztuaren 10ean. General Aisina Enparantzan ospatuko den kontzertuan, Bedaxagar, Mixel Etxekopar (ahotsa, txirula eta ttunttuna) eta Sacha Standenekin (biolina) batera arituko da.

Belatxa izeneko hau, Jean Mixelek inoiz ekoiztu duen diskorik mamitsuena dugu. Bertan, bere inspirazio garbienak bildu nahi izan balitu bezala, oroimen gustokoenak eta doinu maitagarrienak, bere sustraien erreferentziaz eta naturaren usaiaz atondu ditu.

Jakin badaki Jean Mixelek ondarearen trasmisioaren boterea, interpretazioaren baitan dagoela; eta horren zerbitzuan jarri ditu ahalegin eta abilezia oro, fideltasuna mantenduz, kantuaren berezko magiak barrutik har gaitzan.

Lanaren hasieratik bukaeraraino, tradizioaren indarra somatzen dugu nagusitzen aurrerabidea zabaldu nahiean, kantuaren babesean, etorkizuneko Euskal Herriari begira.

Partaide egin

Jean Mixel Bedaxagar beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados