ISMAEL SERRANO, “TODAVIA” izeneko bira eta lan berriarekin bueltatuko da Euskadira
Ismael Serrano “Todavía”rekin dator oraingo honetan, azaroaren 11an kaleratuko den bere disko berriaren izen bereko bira akustikoarekin (gitarra eta ahotsa), hain zuzen ere.
“Hoy es siempre” izeneko tour-a arrakasta handikoa izan zen. Bertan, bere 20 urteko ibilbidea ospatu zuen eta Madrid, Sevilla, Bartzelona, Bilbo eta Donostian eskainitako kontzertuetan, besteak veste, sarrerak agortu zituen.
Gitarra sorbaldan, formato oso intimo batetan eta eszenografia bereziarekin, Ismael Serranok ibilbide berri honi azaroaren 30ean ekin zion Badajozen. Tour honetan gainera, Euskadi ere berriz bisitatuko du eta bi kontzertu eskainiko ditu 2019ko otsailean: Bilboko Arriaga Antzokia (3) eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (28).
Argentinako Tigre izeneko herrialdean zuzenean grabatutako disko honetan, Ismael Serranok lagun gutxi batzuekin kontatzeko aukera ere izan du eta, bertan, bere betiko abestien bertsioak jaso ditu, abesti berri batekin batera.
Ismael Serrano beste kontzertuak
De momento, este artista no tiene más conciertos programados