Igelaren Bandak kontzertua eskainiko du ekainean Kutxa Kultur Kluban

2018ko Apirilak 28

Herri Musika, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretora bueltatuko da, kasu honetan, Igelaren Banda taldearem eskutik.

Bixente Martinezek, gitarra, Hasier Oleagak, bateria, eta Amaiur Cajaravillek, kontrabaxua, osatzen duten taldeak, DEBALDE FESTA izeneko bertsolariek erabiltzen dituzten doinuetan oinarrituta dagoen bere azken lanaren abestiak joko ditu, batez ere. DEBALDE FESTAn, “Xarmangarria zira” eta “Erreguetan” bezalakao abesti tradizionalak aurkitu ditzazkegu, baina baita gaur eguneko musikariek landutakoak ere. Horien artean, “Ilun ikarak” eta Oskorriren “Ezin ahaztu”, besteak beste.

Gainera, ohikoa den bezala, Igelaren Bandak inprobisaziorako tarte bat utziko du eta abesti berriak ere aurkeztuko ditu.

Kontzertua ekainaren 22an ospatuko da arratsaldeko 20:00etan eta sarrerak, dagoeneko, salgai daude.

Partaide egin

Igelaren Bandak kontzertua eskainiko du ekainean Kutxa Kultur Kluban beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados