Bilbok Anne Etchegoyenen kontzertua eta diska-sinaketa hartuko du martxoaren 3an

2021ko Otsailak 25

Anne Etchegoyen artistak 2021eko lehen kontzertua eskaini zuen joan den ostiralean Donostiako Lugaritz Kultur Etxean eta emanaldi horretan aretoa bete ondoren, abeslariak kontzertu berria iragarri du datorren martxoaren 3rako Bilboko FNAC-en.

Artistak bere azken diskoa den “Emazte” lana aurkeztuko du kantu batzuk eskainiz arratsaldeko 19:00etan. Gainera, zuzeneko emanaldiaren ondoren diskoak sinatzen izango da abeslaria.

Gaur egungo osasun egoera dela-eta, emanaldiaren aforoa mugatuta egongo da eta aurrez izena ematea beharrezkoa izan da horretarako formulario bat betez. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da lehentasuna izango dutela diskoa duten pertsonek.

Hala, Bizkaiko hiriburuan eskainiko duen kontzertuaren ondoren, hurrengo hitzordua martxoaren 13an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Basauriko Social Antzokian. Emanaldi honetarako sarrerak salgai daude eta hemen eskuratu daitezke.

Laster Anne Etchegoyenen kontzertuen data berriak iragarri ditugu.

 

Partaide egin

Anne Etchegoyen beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados