Arima Soul proiektu berria jaio berri da eta Syntoraman formazio berri honen kontzertuekin lanean hasi gara. Soul formazio berri honen kontratazioa dagoeneko zabalik dago.
Mikel Makalak (baxua) eta Lidia Insaustik (ahotsa) sortutako proiektu berria da, eta geroago gehitu ziren taldera Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria). 60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da, Neo-Soula.
Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield, Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron…
2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osaturiko EP bat grabatu zuten, eta 2021aren hasieran “Premios Enlace Funk 2020” sarietan Talde Berri Onena sailean finalistak izan ziren. 2021eko udan, berriz, 7′ binilozko single bat argitaratu zuten Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan.
Orain arte, dozena bat kontzertu eskaini dituzte; hala nola, Dabadaba (Donostia), Be Club! (Donostia), Modelo Aretoa (Zarautz), Arizkunenea (Elizondo-Baztan) bezalako eszenatokietan, baita zenbait jaialdietan ere, Musikaire (Elorrio), Tolosandblues (Tolosa), Jazz Herrian (Agurain), Atlantikaldia (Errenteria), Midnight Boogie Festival (Gasteiz), eta Altxerri Jazz Klub mitikoan, Donostiako 56. Jazzaldiko astean.
2022ko udaberrian Donostiako Elkar estudioetan lehen disko luzea grabatuko du taldeak, Victor Sanchez soinu-teknikariaren gidaritzapean.
Syntoramak artista berria aurkezten du: Arima Soul beste kontzertuak
De momento, este artista no tiene más conciertos programados