MARIZAk bere azken diskoa aurkeztuko du azaroan Galizian eta Madrilen

2018ko Abuztuak 13

Mariza Espainiara bueltatuko da azaroan bere azken disko homonimoarekin eta kontzertu sendoak eskainiko ditu Galizian eta Madrilen. Zehazki, 10ean La Coruñako Opera Jauregian egongo da eta 29an Madrilgo Auditorio Nazionalean.

Bi kontzertuetan, Bartzelona zein Badajozen egin zuen moduan, estudioetan grabatutako bere azken eta izen  bereko zazpigarren diskoa aurkeztuko du: “Mariza”.

Lan osoa baino lehen, bi single kaleratu zituen. Alde batetik, “Trigueirinha”, Marizaren ohiko fado kastizoarekin eta, bestalde, “Quem me dera” izeneko balada polita eta hunkigarria.

Jorge Fernandok, Mário Pachecok eta Tiago Machadok ere parte harti dute diska honetan. Kolaborazioen artean aipagarriak dira, baita ere, Matias Damásio, Héber Marques eta Carolina Deslandes bezalako izenak, besteak beste.  José Manuel Rede, Pedro Jóia eta Javier Limón, dira bertan aurkituko ditugun kolaboratzaileen beste izen batzuk.

Portugaleko musikaren ordezkariaren bi kontzertuetarako sarrerak, dagoeneko, salgai daude ohizko kanaletan.

Partaide egin

Mariza beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados