Dagoeneko salgai dago Marizaren azken diska

2018ko Maiatzak 28

Marizak, Portugaleko musikaren ordezkarin nagusiak, dagoebeko argitaratu du bere azken diska. Estudioan grabatutako zazpigarren lanak, bere izena darama: “Mariza”.

Diska osoa baino lehen, bi single kaleratu zituen. Alde batetik, “Trigueirinha”, Marizaren ohiko fado kastizoa jasotzen duena eta, bestetik, “Quem me dera” izeneko balada polita eta emozionantea.

Jorge Fernandok, Mário Pachecok eta Tiago Machadok ere parte harti dute diska honetan. Kolaborazioen artean aipagarriak dira, baita ere, Matias Damásio, Héber Marques eta Carolina Deslandes bezalako izenak, besteak beste.  José Manuel Rede, Pedro Jóia eta Javier Limón, dira bertan aurkituko ditugun kolaboratzaileen beste izen batzuk.

Mariza 2018an bueltatu da. Mariza, bere osotasunean. Mariza, izugarri beti bezala!

Mariza beste kontzertuak

Iruzkin bat idatzi