Arima Soulek bere lehen diskoaren birari amaiera emango dio abenduaren 15ean Zarautzen

2023ko Irailak 25

Azken hilabeteotan Euskadiko eta Estatuko zenbait eszenatokitan lehen lan diskografikoa aurkeztu ondoren, Arima Soulek bere lehen diskoaren aurkezpen-birari amaiera emango dio abenduaren 15ean Zarautzen. Hitzordu berezi honetan sorpresatxoak eta gonbidaturen bat izango dute oholtzan. 

Zarautzen datorren abenduaren 15ean Modelo Aretoan ospatuko den emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude. Hori baino lehen, dena den, Zumarragan izango dira datorren ostiralean urriaren 6an Zelai Ariztin. Kontzertu horretarako sarrerak ere salgai daude.

Euskaraz egindako soul ariketa handienetakoa da Arima Soul taldearena, eta emaitza zorrotza eta ausarta lortu dute lehen diskoarekin, olatu erraldoietan salto egiteko moduko balentria erakutsiko baitute Lidia Insaustik (ahotsa), Mikel Makalak (baxua), Paul San Martinek (teklatuak) eta Gorka Gaztanbidek (bateria).

Horren erakusle da estatu mailan egin duten bira Girando Por Salas (GPS) ekimenaren baitan. Deialdi horretan hautatua izan zen taldea eta diru-laguntza honi esker proiektu berria Espainian zehar aurkezteko aukera paregabea izan du Lidia Insaustik eta Mikel Unzurrunzaga Makala-k sortutako taldeak.

 

Partaide egin

Arima Soul beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados