Ismael Serranok Euskadin aurkeztuko du “20 Años. Hoy es siempre” izeneko bere azken lana

2018ko Maiatzak 9

Lorpenaz beteriko herri musikaren 20 urte bete dira eta uerteurrena hori ospatzeko, Ismael Serranok oso proiektu berezia jarri du martxan: “20 Años. Hoy es Siempre” zuzeneko bere azken diska. Maiatzaren 11an eta 12an, Donostian eta Bilbon aurkeztuko du bere azken diska.

Bere jarraitzaileek, betiko abestiez gozatzeaz gain, abesti berri eta beste hainbat artista handien bertsioez gozateko aukera ere izango dute. Hori guztia, magia, zinema eta antzerkia batzen diren ikuskizun izugarrian.

Diska ezberdina

Bere 20. urteurrenan, Ismael Serranok iragana eta etorkizuna orainaildian bihurtzen dituen diska argitaratu du. Ez da ohiko errekopilazio diska bat. Noski, bere abesti garrantzitsuenak jaso ditu bertan (horien artean, “Papá, cuéntame otra vez”, baina baita ere “Cien días”, “Pequeña criatura”, “Sucede que a veces”, “Si se callase el ruído”, “Vértigo”, “Luces errantes”…), abesti berriak (“Ven”, “Agua y aceite”, “Busco una canción”, “Nieve”) eta bertsio izugarriak  ere (“Ojalá” de Silvio Rodriguez, “Las cuatro y diez” de Luis Eduardo Aute, “Spaghetti del rock” de Divididos, “Aguas abril” de Luis Pastor, “Y sin embargo” de Joaquín Sabina…).

 

 

Partaide egin

Ismael Serrano beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados