Syntoramak parte hartze handia izango du Donostiako Aste Nagusian

2018ko Ekainak 23

Syntoramak, aurten, parte hartze handia izango du Aste Nagusian. Munduko Musikan aditua den Donostiako musika ekoizpen etxeak, zehazki bi ekintza azpimagarri antolatuko ditu Udaletxearekin batera Donostiako Aste Nagusiaren barruan.

Lehendabizikoa, larunbatean izango da, abuztuaren 11an. Sonakay taldeak astebeteko jaiei hasiera emango dio ohiko kainoikadan izango duen parte hartzearekin. Euskal flamenkiar taldeak, “Artilleroa” abestuko du Udaletxeko terrazan arratsaldeko 19:00etan. Hasieran bakarrik arituko da, Artilleroaren bertsio propio eta berezia interpretatuz eta, ondoren, gainontzeko partaideekin Illunbeko Musika Bandarekin batera.

Gainera, larunbatean bertan gaueko 23:30etan, Sonakay taldeak kontzertua eskainiko du Boulevardeko Kioskoan. Bertan, irailean kaleratuko den “Sonaky denontzat” izeneko beraien lehen diskoan jaso dituzten beraien bertsio ezagunenak interpretatuko dituzte. Besteak beste, Mikel Laboraen “Txoria txori”, Urkoren “Lehenengo ikasgaia” eta Benito Lertxundiren “Loretxoa”, baina baita abesti propioak ere. Gainera, Got Talent 2018 programako bigarren finalistak, Rauk Rubio tenorea hain zuzen ere, beraiekin egongo da oholtzaren gainean eta pare bat abesti abestuko ditu.

Bestalde, abuztuaren 15ean, Aste Nagusiko “Egun Handian”, Syntoramak Álvaro Soleren konztertua antolatuko du. Alemanian bizi den abeslari katalan gazteak, dantza egitera gonbidatuko dio gaueko 23:45etan Saguesera urbilduko den publikoari bere abesti ezagunekin. Horien artean, “Mar de colores”  bere disko berriaren “La cintura” izeneko lehen single-a abestuko du, baina baita “Sofía”, “El Mismo Sol” eta “Yo Contigo, Tú Conmigo” bezalako bere abesti arrakastatsuak, beste batzuen artean.

Partaide egin

Syntoramak parte hartze handia izango du Donostiako Aste Nagusian beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados