Iñaki Dieguez Akustik Trio proiektu musikal berria ezagutzeko aukera, otsailaren 11n Donostian

2022ko Urtarrilak 26

Iñaki Dieguez Akustik Trio formazio artistiko berria sortu du Iñaki Dieguez akordeoilariak, Angel Unzu eta Iker Telleria musikariekin batera, eta proiektu musikal berria ezagutzeko aukera izango da datorren otsailaren 11n Donostian. Kontzertua Imanol Larzabal Aretoan izango da (Lugaritz K.E.) arratsaldeko 19:30ean, eta sarrerak eskuragarri daude Donostia Kulturaren webgunean

Euskal musikaren munduan musikari gisa ibilbide luzea duten artistak dira talde berria osatzen duten hiru artistak eta indarrak batu dituzte Iñaki Dieguez Akustik Trio taldea osatzeko. Hala, folk modernoaz gozatzeko aukera emango dute ikuskizun berri honekin.

Iñaki Dieguez (akordeoilaria), Angel Unzu (gitarra-bouzoki) eta Iker Telleria (perkusioa) musikariek osatzen dute taldea, eta folk moderno eta freskoaz jantzitako kontzertua eskainiko dute. Kontzertuaren errepertorioa, bere aldetik, Dieguez akordeoilariaren konposaketek osatuko dute, eta Euskal Herriko musika tradizionala jazzarekin nahastuko da ekimen honetan.

Hiru musikarien formazio heterodoxoak eta aberasgarriak ikuspegi desberdina ematen diote folk euskaldunari, show guztiz desberdina eskainiz. Izan ere, Billabonako Oinkari Dantza Taldeko dantzarien koreografiek osatuko dute emanaldia.  

Partaide egin

Iñaki Diéguez Akustik Trio beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados