Naiel Ibarrola eta Jon Frescok AMA proiektu musiko-bisuala aurkeztu dute

2018ko Irailak 6

AMA ikuskizun musiko-bisuala da. Naiel Ibarrolak eta Jon Frescok egindakoa. Bertan, nahastu egiten da inprobisazio librea konposizio propioekin, Naiel Ibarrolaren proiektuaren bidez: ikusizko partiturak izenekoak. Horiek “musika inprobisatuan irudia integratzeko proiektu baten ardatz egituratzaile gisa sortzen dira; iruditik abiatuta musika konposatzeko eta musikarekin elkarreragiteko hizkuntza bat garatzeko beharretik”.

Ehundurak, ilustrazioak eta, adibidez, “partituren” animazioak erabiltzeak ezarri egiten ditu pieza bakoitzaren zuzendaritza eta gaia, musikariei erabateko askatasuna utzita piezarekin elkarreragiteko. Partituretan jorratzen diren soinuzko paisaiak sinbologia grafiko batetik abiatuta interpretatzen dira; oinarrituta, batik bat, Ibarrolak egindako hainbat bidaiatan ateratako lehen planoetako argazkietan. 

 

 

Partaide egin

beste kontzertuak