Madrilgo INVERFETS festibala, 2019ko Dulce Pontesen lehen geltokia

2018ko Abenduak 3

Dulce Pontesen 2019ko biraren hasierak, dagoeneko date eta eguna zehatza dauka : urtarrilaren 30ean izango da Madrilgo Circo Price Antzokian. INVERTEST jaialdiaren barruan ospatuko den honek, hurrengo urtean gure herrialdean Portugaleko artistak ospatuko dituen hainbat kontzertuei hasiera emango die.

2019ko birak, gainera, bere ibilbide musikalaren 30.urteurrenarekin bat egingo du. Berez, Madrilgo kontzertuaren izenburua “Dulce Pontes, Peregrinaçao. 30 urteko ibilbidea” izango da. Zalantzarik gabe Portugaleko artisten artean garrantzitsuenen artean dagoen honek, ikuskizun oso berezia prestatu du efemeride hori ospatzeko.

 Urteurrena ospatzeko kontzertua, batez ere “Peregrinaçao” izeneko bere azken diskoaren abesti nagusietan oinarrituko da. CD bikoitza da, portugesez abestutako “Nudez” eta gaztelerazko “Puertos de Abrigo” izeneko lanez osatuta. Asko zaindutako lana, artistak berak “barnekaldera, emozionalera eta bizitzarako bidaia, garai aztoratu hauetan” bezala definitzen duena. Bertan, Amalia Rodriguesen “Grito” olerkia, “Afama”, “Nevoeiro”, Charlez Aznavouren “La Bohemia”, “María de Buenos Aires” tangoa eta “La Leyenda del tiempo”, besteak beste, bezalako abesti ezagunak jaso ditu ere.

Errepertorio horretan ere, azkeneko 30 urte hauetako hainbat abesti oso ezagunak bilduko ditu. Horien artean, “Cançao do Mar”, “Lágrima” eta “O Infante” bezalakoak.

Laburbilduz, ikusteko ezinbestekoa den ikuskizuna izango da, inongo mugarik ezagutzen ez dituen ahotsa duen artista baten eskutik, genero propioa ere sortarazi duena.

Laster, informazio gehiago…

 

 

Partaide egin

Madrilgo INVERFETS festibala, 2019ko Dulce Pontesen lehen geltokia beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados