Juan Mari Beltranek ‘Hots Larretan’ aurkeztuko du ostiral honetan Lazkaon
Juan Mari Beltranek 2021eko lehen kontzertua Lazkaon eskainiko du ostiral honetan, otsailaren 19an. Areria Kulturgunean hartuko du ‘Hots Larretan‘ izeneko lanaren aurkezpena, arratsaldeko 19:00etan.
Proiektu honek, gure inguruko txoko eta landetan sortutako hots, doinu eta kantuetan oinarriturik, musika, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izan nahi du.
Hala, hots eta doinuen arteko elkartze edo topaketa hau hainbat giroetan barna murgilduko da, natura eta paisaiak, herri eta pertsonen ospakizunak, festak, jolasak, harremanak…
‘Hots Larretan’ hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonia eder bat da, eta Errege Belda, Ander Barrenetxea eta Ixiar Jauregi bezalako nazioarteko musikariez lagunduta egongo da Beltran, baita Andoni Salamero olerkariaren ahotsaz ere.
Kontzerturako sarrerak salgai daude esteka honetan.
Juan Mari Beltran beste kontzertuak
De momento, este artista no tiene más conciertos programados