Ismael Serranoren ‘Seremos’ biraren data berriak

2022ko Martxoak 1

Ismael Serrano Estatuko Iparraldera bueltatuko da bere album berria `Seremos´ zuzenean aurkeztera. Azaroan etorri zen Euskal Herrira, eta Donosti eta Bilboko publikoaren erantzuna hain ona izan ondoren, abeslaria bere disko berriaren aurkezpen biraren data berriak gehitzen jarraitzen du. 

Estatuko Iparraldeak abeslariaren musika disfrutatzeko aukera izango du apirila eta maiatza hilabeteetan,  Iruña, Santurtzi, Logroño eta Tolosa bere biraren parte izango direlako. Gainera, Burgos bere biraren azken baieztapena izan da. 

Hasteko, bere lehenengo kontzertuak apirilaren 9 eta 10ean Iruñean eta Logroñon izango dira, lehenengoa Baluarte Antzokian eta bigarrena Breton Antzokian. Beste aldetik, kontzertu gehiago egingo ditu, maiatzak 6an Tolosan, Leidor Antzokian, eta maiatzak 13an Santurtzin, Serantes Kultur Aretoan. Bere azken baieztatutako kontzertua Burgosen egingo da maiatzak 15ean, eta honen sarrerak salgai daude. 

Kontzertu guztien sarrerak salgai daude. (Hau da link-a kontzertu sarrerak lortzeko)  

Bere album berria 13 abestitaz osatuta dago, eta artistaren hitzetan, lan berri hau  “autoezagutza bidaia” bat izan da. Gainera, kolaborazio asko egin ditu artista desberdinekin eta hauek dira horietako batzuk; Pablo Alborán, Clara Alvarado, Ede, Litus eta Jimena Ruiz Echazú.

Disko berri honekin, Ismael Serranok eta bere taldeak “Seremos” bira berria aurkeztu zuen bi kontzerturekin, bata Bartzelonako Estadi Olimpic-ean eta bestea Madrilen `Las Noches del Botaniko´ festibalean. Bi kontzertuetan sarrera guztiak saldu ziren. Show honetan bere diskografiaren parte handi bat interpretatuko du, eta abesti berriak nahiz zaharrak joko ditu. 

Partaide egin

Ismael Serrano beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados