Iñaki Diéguez Akustik Trioren teaserraren estreinaldia

2021ko Uztailak 7

DeIñaki Dieguez Akustik Trio formazio artistiko berriaren teaserra estreinatu dugu Syntoraman. Proiektu berri honen kontratazioa, beraz, zabalik da eta taldearen kontzertuarekin kontatu nahi duten programatzaileek Syntoramarekin kontaktuan jarri daitezke.

Euskal musikaren munduan musikari gisa ibilbide luzea duten artistak dira talde berria osatzen duten hiru artistak eta indarrak batu dituzte Iñaki Dieguez Akustik Trio taldea osatzeko. Hala, folk modernoaz gozatzeko aukera emango dute 2021 urtean eskainiko duten ikuskizun berri honekin.

Iñaki Dieguez (akordeoilaria), Angel Unzu (gitarra-bouzoki) eta Iker Telleria (perkusioa) musikariek osatzen dute formazio berri hau, eta folk moderno eta freskoaz jantzitako kontzertua eskainiko dute. Kontzertuaren errepertorioa, bere aldetik, Dieguez akordeoilariaren konposaketek osatuko dute, eta Euskal Herriko musika tradizionala jazz edo teknoarekin nahastuko da ekimen honetan.

Dieguezek azken urteetan bidelagun izan dituen “musiketan barrena egindako bidaia” da proiektu berri hau, eta Frantziako musikatik edo tangotik hasita folketik hurbil daudenetara, inprobisatutako musikatik edo jazzetik pasatuko da akordeoilaria Unzu eta Telleriaren laguntzaz. Hala, akordeoilariak azaltzen duen moduan, musikari handiekin oholtzak urte askotan partekatu ondoren, “iritsi da nire burua modu intimoagoan adierazteko unea, instrumentu apal baina adierazteko gaitasun handia duen batekin, eta nire konposizioak modu biluziagoan ezagutaraziz”.

Hiru musikarien formazio heterodoxoak eta aberasgarriak ikuspegi desberdina ematen diote folk euskaldunari, show guztiz desberdina eskainiz. Izan ere, konposizio berriez gain, ikus-entzuleek Billabonako Oinkari Dantza Taldeko dantzarien ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango dute, auditoriotan nahiz kalean eskainiko den emanaldian.

 

Partaide egin

Iñaki Diéguez Akustik Trioren teaserraren estreinaldia beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados