ZUHAINPEKO SOINUAK emanaldia MADRILERA iritsiko da lehen aldiz

2018ko Maiatzak 9

Madrilgo Conde Duque Kultur Zentroa, ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioaren eszenatokian bihurtuko da ostiralean, maiatzaren 11an. Kontzertua, LaborArte 2018 zikloaren barruan ospatuko da eta, honek, ikuskizunaren aurkezpena Estatu mailan suposatuko du.

Syntoramak ekoiztutako ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa ikuskizunean, transmisioaren idea nabarmentzen da. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Zuberoako musikaren adierazgarri nagusiak diren Jean Mixel Bedaxagar eta Mitxel Etxekopar ikusiko ditugu agertokian, euskal herri musikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltranekinbatera. Haien ondoan, melodia berriak sortuz, Mathieu Mendizabal, Sacga Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltran arituko dira, beren sustrai tradizionaletan oinarrituz.

Abestiak, dantza, Naiel Ibarrolaren irudi ziragarriak eta argi-joko ikusgarria lagun, haiekin batera biziko gara, egunak gauari ilunabarreko argi misterotsuaz agur egiten dion une magiko horretan. Ingurune naturala birsortu dute Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek ikuskizun honetarako.

Ikuskizuna, Musika Bulegoa Sariak 2017.edizioan saritua izan zen bere zuzeneko obrarengatik. Gainera, dagoeneko salgai dago Zuhainpeko-Soinuak emanaldiaren abestiak jasotzen dituen diska.

Kontzerturako sarrerak Conde Duque aretoaren web orrian salgai daude.

Partaide egin

Zuhainpeko Soinuak beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados