Dulce Pontesek bere 30.urteurrena ospatuko du mundu osan zehar 2018-2019 epean

2018ko Abuztuak 16

Bere ibilibide musikalaren 30 urte bete dira eta, hori dela eta, Dulce Pontesek, 2018 eta 2019 bitartean, mundu osoan kontzertuak eskaintzeko asmoa dauka. Efemeride hau ospatzeko asmoz, Portugaleko artistak ikuskizun oso berezia prestatu du. Batez ere,”Peregrinaçao” bere azken lanaren abestiak aurkeztuko dit, baina, baita bere hurrengo diskaren aurrerapen txiki bat ere.

Dulce Pontes Montijo-n (Portugal) jaio zen 1969.urtean. Pianistako ikasketak egin zituen eta abeslari bezala, 18 urte zituela hasi zen, bere hiriko lehiaketa batetan parte hartu ondoren. Berehala, antzerkiko zein Portugaleko telebistaren aktoresan bihurtu zen eta 1991.urtean, Musikako Festibal Nazionala irabazi zuen “Lusitana Paixão”  (ingelesez “Tell me”) izeneko abestiarekin. Horren ondorioz, Eurovisión Festibalean Portugal hiria ordezkatu zuen.

1992an “Lusitana” diskoa argitaratu zuen eta hurrengo urtetik aurrera, “Lagrimas” bigarren lanarekin mundu mailan ezagutu zuten. Ondoren, “A Brisa do Coraçao” (1995)” , zuzeneko album bikoitza, “Caminhos” 1996 urtean eta beranduago, Andrea Bocelli, Simone eta Caetano Veloso brasildarren diskoetan parte hartu eta gero, “O Primeiro Canto” argitaratu zuen. Antonio Pinheiro Da Silvak sortutako lan honetan, Trilok Gurtu perkusionista hinduaren, Wayne Shorter saxofonistaren, Maria Joao eta Waldemar Bastosen ahotsak eta Kepa Junkeraren trikitixa elkarlana nabamentzen dira.

Berezko unibertsoaren bilaketa horretan, Dulce Pontesen “FOCUS Morricone & Dulce Pontes” (Universal) lana plazaratu zuen 2003ko urrian. Lan horretan, Dulcek Ennio Morricone handiak sortutako konposizioak abesten ditu, harek diskoaren grabaketan ere parte hartu zuelarik, portugaldarraren talentu handiak erakarrita.

Horren ondore, ezusteko berria ekarri zuen Dulce Pontesek: FADOra eta Portugalgo doinu tradizionaletara itzuli zen. Portugaldar herri-musikaren doinu unibertsalak, bere tokia zein den eta zer nahi duen ederki dakien Dulce Pontenesen ikuspegitik, “El corazón tiene tres puertas” izeneko disko eta ikuskizun berrian.

Oholtzak lehen aldiz zapaldu zituenetik hogei urte egin zituenean, eta Estrella Morenterekin batera eskainitako bira izugarriaren ondoren, Dulce Pontes 2009an bere erroetara eta eszenatokietara itzuli zen opari politarekin: “Momentos”diskaren izen berdineko ikuskizuna.

Lan berri honetan, Dulcek musika munduan igarotako 20 urteak ospatu zituen; musikaren zerbitzura bizitako bi hamarkadak.

Bere izenburuak dioen bezala, “Momentos” izeneko diskan, denbora luze horretan zehar bizi izandako momentu berezien errekopilazio bat jaso da. Momentu bereziak eta bakarrak, bere traiektoriaren bertsio ezagunekin batera eta abesti berriekin ere. Izugarrizko altxorra!

Bidai zoragarri honetan, Dulce Pontesek berak maitasun eta pasio handiz Portugaleko arima eraman duen lurraldeetara eramaten gaitu; musika eta estilo ugariez hornitu den lurraldeetara, artista bezala experimentatu eta hazi den lekuetara, hasieratik egin duen bezala, Portugaleko erroak eta fadoa ahaztu gabe.

Bere azken diskan, “Peregrinaçao”, Dulce Pontesek duetoak eskaintzen dizkigu, pianoaren hotsaz lagunduta eta pribilegio handiko ahotsa baten menpe. Mugarik gabeko “zeru irekietara” eramanten gaitu eta, era berean, folklore eta benetako fadozko abesti berriak ere jaso ditu.

Dulce Pontesek, beraz, Portugaleko historian atal propioa betetzen duela argi dago.

Partaide egin

Dulce Pontes beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados